“Berbak handiak, ezkurrak txikiak” / “Mucho ruido, pocas nueces”

BERBAK HANDIAK, EZKURRAK TXIKIAK

2015eko abenduak 23ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

diario-noticias-de-alav-914264_21306_1

(Abajo en castellano)

Hala dirudi, behintzat. 2015eko erdialdean, Arabako Foru Aldundiak (AFA) agindu zien Arabako Kuadrillei (hauek baitira hondakinak kudeatzen dituztenak zerbitzu mankomunatu- partzuergoen bidez) tratatzeko hiri-hondakin solidoak Jundizko TMB instalazioan, Gardelegin utzi aurretik. Aditu batzuen ustez, egoera horrek arriskuan jartzen zituen 2015eko aurrekontuak, HHSn tarifa igo behar zelako 45,05 €/t-tik 68,56€/t-ra.
Egoera hori ikusita eta Kuadrillek egindako kexa publiko ugarirengatik, Arabako Foru Aldundiak (AFA) bere gain hartu zuen tarifa-igoera 2015eko bukaera arte. Data horretara iritsita, ukitutako Udalek onartzen dute legezko premia dagoela hiri-hondakinak tratatzeko Gardelegira zuzenean bota beharrean. Gure susmoa da hondakinen kudeaketa berri horrek eragiten duen aurrekontu-arazoa zuzenean ezarriko dutela ordezkatzen duten herritarren gain zabor-tasaren igoera baten bidez.

Zero Zabor filosofiatik nahiko genuke beste ikuspuntu baten ekarpena egin. Uste dugu galtzen dugula gauzak beste modu batera egiteko abagunea. Gehiago ordaintzeko aukera ez da nahikoa 2020rako Europar Batasunak ezarritako helburuak lortzeko (%50 birziklatze-tasa) eta are gutxiago gaur egungo Araba Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak kudeatzeko 2006-2016 Plana ( ALHHKP ).

Europar Batasunak ezartzen duen hondakinen kudeaketa-politikak nabarmentzen du ekonomia zirkularraren alde egin behar dela. Ekonomia zirkular hori gai izan behar da birziklatze-ehuneko handiak sortzeko hiru bideren bidez: lehena, “gordetze, jalkitze eta berrerabiltze-sistemak” osatzea egungo “Kudeaketa-Sistema Integratuekin” ( KSI ); bigarrena, “sortzeagatiko ordainketa”; eta, batez ere hirugarrena, frakzio organikoa gaika jasotzeko gaitasuna (HHSn guztiaren pisuaren %50, gehiena ura).

Arabako lurraldearen antolamenduak errazten du lokalki kudeatzea gure HHSn frakzio organikoa, eta horretarako laguntza ezin hobea da Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen 1/2015 zk. Instrukzioa, non ezartzen diren jarduera-irizpideak (administratiboak nahiz teknikoak) abian jartzeko biohondakin lokalak kudeatzeko eraikinak. Instrukzio horrek alde batetik eraikinak sailkatzen ditu eta bestetik egoki abiarazteko beharrezko eskakizunak zehazten ditu.

Arabako herritarrak gai badira jatorrian egoki banatzeko gure hondakin biodegradagarriak (kanpaina hezitzaile eta informatibo batzuek eginda), lortuko dugu Europar Batasunaren eta ALHHKPren beraren helburuak betetzea ez ezik, nabarmen txikitzea TMB instalaziora bidali beharreko HHSn tonak, horrek berekin ekar dezakedanarekin: aurreztutakoarekin zabor-tasak jaistea, igo beharrean. Eta ez hori bakarrik, baizik eta gai izan gaitezke bai zuzeneko lanpostuak sortzeko hondakin horien kudeaketan, bai gure lurretan ongarri erabiltzeko sortutako kalitate handiko konposta.

Bi aste geratzen zaizkigu behin betiko onartzeko 2016ko Udal aurrekontuak eta urtebete onartzeko Aldundiaren plan berria 2016-2020, eta testu honekin gure filosofiaren ikuskera bat erantsi nahiko genuke uste dugulako oso interesgarria dela arabar guztiontzat.

euskCX4OZHeWMAAju-_


MUCHO RUIDO, POCAS NUECES

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 23 de octubre de 2015

O eso parece. A mediados del 2015, desde la Diputación Foral de Álava (AFA/DFA) se establecía la obligación a las diferentes Cuadrillas Alavesas (que gestionan sus residuos mediante diferentes consorcios de servicios mancomunados) de tratar los residuos sólidos urbanos (RSU) en la planta TMB de Júndiz, antes de ser depositados en Gardelegui. Esta nueva situación según voces autorizadas, implicaba poner en riesgo los presupuestos del 2015 debido a la subida tarifaria que conllevaba (pasar de 45,05 €/Tn a 68,56 €/Tn de RSU).

Con este escenario y las numerosas quejas públicas recibidas de las diferentes Cuadrillas, la Diputación Foral de Álava (AFA/DFA) decidió asumir la subida tarifaria hasta finales del 2015. Llegados a esta fecha, los Ayuntamientos afectados reconocen la necesidad legal de tratar los residuos urbanos previa eliminación en Gardelegui, y todo indica que los problemas presupuestarios que genera esta nueva gestión de residuos lo van a aplicar directamente sobre la ciudadanía que representan mediante una subida de tasas de basura proporcional.

Desde la filosofía de Zero Zabor nos gustaría aportar un argumento más al debate actual, porque creemos que ésta decision, además de no ser justa para la ciudadanía alavesa, no es suficiente para conseguir los objetivos que marca la Unión Europea para el 2020 (tasa reciclaje 50%), y mucho menos la actual Planificación de Gestión de Residuos Urbanos del Territoriio Histórico de Álava PGRUTHA 2006-2016.

Las políticas de gestión de residuos que establece la Unión Europea, señala apostar por una economía circular que sea capaz de generar % de reciclaje elevados mediante la complementación de “Sistemas de depósito, deposición y retorno” SDDR, con los actuales “Sistemas Integrados de Gestión” SIG, políticas tarifarias basadas en “generación por pago” y sobre todo con la capacidad de recoger selectivamente la fracción orgánica (50% en peso del total de los RSU y la mayoría agua).

En Álava, debido a su distribución territorial, es posible gestionar la fracción orgánica de nuestros RSU localmente, apoyandonos en la recién publicada instrucción nº1/2015 del Gobierno Vasco que fija los criterios de actuación (administrativos como técnicos) para poner en marcha instalaciones de gestión de biorresiduos locales. Dicha instrucción clasifica las diferentes instalaciones y define los requerimientos necesarios para su correcta puesta en marcha.

Si la ciudadanía alavesa es capaz de conseguir separar en origen adecuadamente (apostando por unas campañas formativas e informativas) nuestros residuos biodegradables, no solamente conseguiremos cumplir con los objetivos de la UE y del propio PGRUTHA, sino que reduciremos considerablemente las toneladas de RSU a enviar a la TMB, lo que puede implicar incluso bajar las tasas de basura con el ahorro conseguido, en vez de subirlas. Y no solo eso, sino que podemos ser capaces de generar empleo local directo en la gestión de estas “composteras” así como poder utilizar el compost de alta calidad producido como abono en nuestras propias tierras.

Quedan dos semanas para aprobar definitivamente los presupuestos municipales del 2016 y un año para aprobar un nuevo plan Foral 2016-2020, y queríamos aportar la visión de nuestra filosofía pensando en el interés general de la ciudadanía alavesa.

castCX4OpLcWsAAKAUh

Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:

 

Advertisements

One thought on ““Berbak handiak, ezkurrak txikiak” / “Mucho ruido, pocas nueces”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s