Hiri-Hondakinen Planaren balorazioa eta ZZ Dossierraren aurkezpena. Prentsaurrekoa (2016/02/19)/ Valoración del Plan de Residuos y presentación del Dossier ZZ. Rueda de prensa (19/02/2016)

HIRI HONDAKINEN PLANAREN BALORAZIOA ETA DOSIERRAREN AURKEZPENA

2016ko otsailak 19ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

CbkZQ2yVAAAUXhB

(Abajo en castellano)

Gasteizko udal hondakinak kudeatzeko Plan Integrala 2008-2016 aurten ikusiko du bere amaiera, eta ohikoa den bezala bakoitzak bere irakurketa egingo du. Batzuek gauzak ezin hobeto doazela esango dute, kaleak zilarra bezain garbi daudelako. Besteek aldiz zenbaki handikoiak erabiliko dituzte: “Aurten 40.000 zuhaitz moztea ekidin dugu” hori asko edo gutxi den jakin ez dakigunean. Gasteiz Zero Zabor plataformak Plan honen irakurketa kritiko eta objektiboa dakar Dossier batetan, idatzi ziren helburuak eta lortutako emaitzak kontutan hartuta gure ondorioak atera eta ahoan legarrik gabe mintzatuko gara: Planaren laurdena ere ez da bete, porrot handia izan da. Porrota Gasteiztar guztiona da, baina are gehiago udaletxearena, agintariak eredu izan behar duelako. Modu berean, eta Udaletxean plan berria idazten egongo direnez, umiltasun osoz plataforma honek hainbat proposamen luzatu nahi dizkie, baldin eta gutxienez Europako zein Eusko Jaurlaritzako planetan jasotzen diren birziklapen helburuak atxiki nahi baditugu. Guzti hauek zuen eskura dagoen Dossier honetan jaso ditugu eta gure webgunean zintzilikatu (www.gasteizzerozabor.wordpress.com).

Arrazoi honegatik hurrengo asteetan Gasteiz Zero Zabor Plataformak alderdi politikoekin batzartuko da, konpromiso maila zehaztearren. Harago ere joan gintezke, gure helmuga behintzat Zero Zabor da, zaborrik gabeko gizartea alegia. Utopia dirudien arren mundu osoan jende eta hiri askok sinatu dute itun hau: San Frantzisko (AEB), Trebiso (Italia), Lubiana (Eslobenia) dagoeneko %80 birziklatu edo konpostatzen dute, azken 10 urtetan eman diote buelta egoerari. Gasteizen aldiz zer berri? Zaharrak berri, bitarte honetan %24ean gelditu gara, ez aurrera ez atzera, marka erabat eskasa izanik bere burua Green Capital duen hiri baterako, ez? Are gehiago jakinda 2020. urterako Europatik gutxienez %50era heldu behar garela dioskutenean. Datu gordinak hor daude eta irensteko zailak dira. Gainontzeko zarama guztia aukerarik gabe zabortegira doa, baliabide mordo xahutu betirako, lixibatu kutsakorrak eta berotegi efektuko gasak sortuz, Gasteizko zeruetan ikusten ditugun zikoinek hainbat plastiko eramango dituzte Afrikara sabelean, zentzugabekeri larria.

Europatik haize berriak datoz, Ekonomia Zirkularreko paketea onartu berri da, zabor poltsa begiratu eta anabasa likatsu hori ahaztu behar dugu, hondakinak, nahastu ezean, berezko balioa badute, baliabideak dira, hauek birziklatuz dirua aurreztu eta enplegu berdea sortu daiteke, gutxiago kutsatu eta jatorrian naturari kalte gutxiago eragiten diogu. Sukaldeko hondakinak konpostatuz zenbat ongarri lor dezakegu? Agian Arabako Lautada osoa ongarri ekologikoekin emendatzeko lain? Zoragarria litzateke, zabortegia itxi eta gainera jaki ekologikoak mahi-gainean! Austrian horrela dabiltza. Zikloak itxi eta egoera irauli behar da, denok parte-hartzaile izanda, teknikoki bideak badaude eta borondatea besterik ez da falta. Hondakinak prebenitu, berrerabili, birziklatu, jarrera iheskorrak baztertu eta heldu diezaiogun behingoz zezenari adarretatik.

Gasteizko alderdi politiko guztiei Plan berrian murgilduta zaudetela agian, azken mezu bat: hiritarrokin kontatu, beldurrik gabe merezi du eta.


 

VALORACIÓN DEL PLAN DE RESIDUOS Y PRESENTACIÓN DEL DOSSIER

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 19 de febrero de 2016

El Plan de gestión integral de los residuos urbanos de Vitoria-Gasteiz 2008-2016 pronto verá su final, y como es costumbre cada cual hará su valoración. Unos dirán que las cosas van perfectamente, dado que las calles están niqueladas. Otras harán uso de cifras grandilocuentes: “Este año hemos conseguido evitar la tala de 40.000 árboles” cuando no sabemos realmente si eso es mucho o poco. La plataforma Gasteiz Zero Zabor ha recogido en un Dossier una lectura crítica pero la vez objetiva de este Plan, teniendo en cuenta los objetivos que se plantearon y los resultados obtenidos. Y hemos sacado varias conclusiones que comentaremos sin pelos en la lengua: No se ha cumplido ni la cuarta parte del Plan, es un fracaso. El fracaso es de todos y todas, pero si cabe aún más del Ayuntamiento, quien se supone debiera dar ejemplo. Del mismo modo, y sabiendo que un nuevo Plan se está diseñando, con toda humildad desde esta Plataforma queremos lanzar varias propuestas, si es que queremos como mínimo alcanzar los objetivos de reciclaje que se plantean desde Europa y el Gobierno Vasco. Todo ello se recoge en este Dossier que hemos colgado en internet (www.gasteizzerozabor.wordpress.com).

Por ello las próximas semanas la Plataforma Gasteiz Zero Zabor hará una ronda de reuniones con los partidos políticos para determinar su grado de compromiso. Podríamos ir más allá; nuestra meta es el Residuo Cero, una sociedad sin basura. Aunque parezca una utopía en todo el planeta existen ciudades que ya se están acercando a este objetivo: San Francisco (USA), Treviso (Italia), Luviana (Eslovenia)… reciclan y compostan en torno al 80% de sus residuos, logrando en solo 10 años darle la vuelta a la situación. ¿Y en Vitoria? Nada nuevo, seguimos estancados en un 24%, una marca verdaderamente mala sobre todo para la Green Capital, no? Y más aún cuando para el año 2020 desde Europa se marca el objetivo de llegar por lo menos a un 50%. Los datos están ahí y no son fáciles de digerir. Todo lo demás lo enviamos al vertedero, recursos desperdiciados que crean lixiviados contaminantes y gases de efecto invernadero; algunos plásticos volaran a África en los estómagos de la cigüeñas que vemos sobrevolar los cielos de Gasteiz, una sinrazón.

Desde Europa sin embargo llegan nuevos aires, se ha aceptado el paquete de Economía Circular, la basura deja de ser esa mezcla caótica y pegajosa, los residuos, sin mezclar, son recursos, reciclándolos se ahorra dinero, se crea empleo verde, se contamina menos y en origen agredimos menos a la naturaleza. ¿Cuánto fertilizante lograríamos compostando los residuos de la cocina? Tal vez suficiente para abonar ecológicamente toda la Llanada Alavesa? Sería increíble, cerrar el vertedero y además lograr alimentos ecológicos sobre la mesa! En Austria ya lo hacen. Debemos cerrar los ciclos y dar la vuelta a esta situación, mediante la participación; pues técnicamente es posible y solo hace falta voluntad para ello. Cojamos el toro por los cuernos, los residuos se previenen, se reutilizan o se reciclan.

A todos los partidos políticos en el Ayuntamiento, ahora que estáis enfrascados en el nuevo Plan de residuos, un último mensaje: contar con la ciudadanía, sin miedo; ya que merece la pena.

Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:
Advertisements

2 thoughts on “Hiri-Hondakinen Planaren balorazioa eta ZZ Dossierraren aurkezpena. Prentsaurrekoa (2016/02/19)/ Valoración del Plan de Residuos y presentación del Dossier ZZ. Rueda de prensa (19/02/2016)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s