DOSSIER: Valoración sobre la gestión y el tratamiento de los residuos urbanos en Vitoria-Gasteiz. Propuestas hacia el Residuo Cero.

Dossierra_cast_final

Advertisements

“Berbak handiak, ezkurrak txikiak” / “Mucho ruido, pocas nueces”

BERBAK HANDIAK, EZKURRAK TXIKIAK

2015eko abenduak 23ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

diario-noticias-de-alav-914264_21306_1

(Abajo en castellano)

Hala dirudi, behintzat. 2015eko erdialdean, Arabako Foru Aldundiak (AFA) agindu zien Arabako Kuadrillei (hauek baitira hondakinak kudeatzen dituztenak zerbitzu mankomunatu- partzuergoen bidez) tratatzeko hiri-hondakin solidoak Jundizko TMB instalazioan, Gardelegin utzi aurretik. Aditu batzuen ustez, egoera horrek arriskuan jartzen zituen 2015eko aurrekontuak, HHSn tarifa igo behar zelako 45,05 €/t-tik 68,56€/t-ra.
Egoera hori ikusita eta Kuadrillek egindako kexa publiko ugarirengatik, Arabako Foru Aldundiak (AFA) bere gain hartu zuen tarifa-igoera 2015eko bukaera arte. Data horretara iritsita, ukitutako Udalek onartzen dute legezko premia dagoela hiri-hondakinak tratatzeko Gardelegira zuzenean bota beharrean. Gure susmoa da hondakinen kudeaketa berri horrek eragiten duen aurrekontu-arazoa zuzenean ezarriko dutela ordezkatzen duten herritarren gain zabor-tasaren igoera baten bidez.

Zero Zabor filosofiatik nahiko genuke beste ikuspuntu baten ekarpena egin. Uste dugu galtzen dugula gauzak beste modu batera egiteko abagunea. Gehiago ordaintzeko aukera ez da nahikoa 2020rako Europar Batasunak ezarritako helburuak lortzeko (%50 birziklatze-tasa) eta are gutxiago gaur egungo Araba Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak kudeatzeko 2006-2016 Plana ( ALHHKP ).

Europar Batasunak ezartzen duen hondakinen kudeaketa-politikak nabarmentzen du ekonomia zirkularraren alde egin behar dela. Ekonomia zirkular hori gai izan behar da birziklatze-ehuneko handiak sortzeko hiru bideren bidez: lehena, “gordetze, jalkitze eta berrerabiltze-sistemak” osatzea egungo “Kudeaketa-Sistema Integratuekin” ( KSI ); bigarrena, “sortzeagatiko ordainketa”; eta, batez ere hirugarrena, frakzio organikoa gaika jasotzeko gaitasuna (HHSn guztiaren pisuaren %50, gehiena ura).

Arabako lurraldearen antolamenduak errazten du lokalki kudeatzea gure HHSn frakzio organikoa, eta horretarako laguntza ezin hobea da Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen 1/2015 zk. Instrukzioa, non ezartzen diren jarduera-irizpideak (administratiboak nahiz teknikoak) abian jartzeko biohondakin lokalak kudeatzeko eraikinak. Instrukzio horrek alde batetik eraikinak sailkatzen ditu eta bestetik egoki abiarazteko beharrezko eskakizunak zehazten ditu.

Arabako herritarrak gai badira jatorrian egoki banatzeko gure hondakin biodegradagarriak (kanpaina hezitzaile eta informatibo batzuek eginda), lortuko dugu Europar Batasunaren eta ALHHKPren beraren helburuak betetzea ez ezik, nabarmen txikitzea TMB instalaziora bidali beharreko HHSn tonak, horrek berekin ekar dezakedanarekin: aurreztutakoarekin zabor-tasak jaistea, igo beharrean. Eta ez hori bakarrik, baizik eta gai izan gaitezke bai zuzeneko lanpostuak sortzeko hondakin horien kudeaketan, bai gure lurretan ongarri erabiltzeko sortutako kalitate handiko konposta.

Bi aste geratzen zaizkigu behin betiko onartzeko 2016ko Udal aurrekontuak eta urtebete onartzeko Aldundiaren plan berria 2016-2020, eta testu honekin gure filosofiaren ikuskera bat erantsi nahiko genuke uste dugulako oso interesgarria dela arabar guztiontzat.

euskCX4OZHeWMAAju-_


MUCHO RUIDO, POCAS NUECES

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 23 de octubre de 2015

O eso parece. A mediados del 2015, desde la Diputación Foral de Álava (AFA/DFA) se establecía la obligación a las diferentes Cuadrillas Alavesas (que gestionan sus residuos mediante diferentes consorcios de servicios mancomunados) de tratar los residuos sólidos urbanos (RSU) en la planta TMB de Júndiz, antes de ser depositados en Gardelegui. Esta nueva situación según voces autorizadas, implicaba poner en riesgo los presupuestos del 2015 debido a la subida tarifaria que conllevaba (pasar de 45,05 €/Tn a 68,56 €/Tn de RSU).

Con este escenario y las numerosas quejas públicas recibidas de las diferentes Cuadrillas, la Diputación Foral de Álava (AFA/DFA) decidió asumir la subida tarifaria hasta finales del 2015. Llegados a esta fecha, los Ayuntamientos afectados reconocen la necesidad legal de tratar los residuos urbanos previa eliminación en Gardelegui, y todo indica que los problemas presupuestarios que genera esta nueva gestión de residuos lo van a aplicar directamente sobre la ciudadanía que representan mediante una subida de tasas de basura proporcional.

Desde la filosofía de Zero Zabor nos gustaría aportar un argumento más al debate actual, porque creemos que ésta decision, además de no ser justa para la ciudadanía alavesa, no es suficiente para conseguir los objetivos que marca la Unión Europea para el 2020 (tasa reciclaje 50%), y mucho menos la actual Planificación de Gestión de Residuos Urbanos del Territoriio Histórico de Álava PGRUTHA 2006-2016.

Las políticas de gestión de residuos que establece la Unión Europea, señala apostar por una economía circular que sea capaz de generar % de reciclaje elevados mediante la complementación de “Sistemas de depósito, deposición y retorno” SDDR, con los actuales “Sistemas Integrados de Gestión” SIG, políticas tarifarias basadas en “generación por pago” y sobre todo con la capacidad de recoger selectivamente la fracción orgánica (50% en peso del total de los RSU y la mayoría agua).

En Álava, debido a su distribución territorial, es posible gestionar la fracción orgánica de nuestros RSU localmente, apoyandonos en la recién publicada instrucción nº1/2015 del Gobierno Vasco que fija los criterios de actuación (administrativos como técnicos) para poner en marcha instalaciones de gestión de biorresiduos locales. Dicha instrucción clasifica las diferentes instalaciones y define los requerimientos necesarios para su correcta puesta en marcha.

Si la ciudadanía alavesa es capaz de conseguir separar en origen adecuadamente (apostando por unas campañas formativas e informativas) nuestros residuos biodegradables, no solamente conseguiremos cumplir con los objetivos de la UE y del propio PGRUTHA, sino que reduciremos considerablemente las toneladas de RSU a enviar a la TMB, lo que puede implicar incluso bajar las tasas de basura con el ahorro conseguido, en vez de subirlas. Y no solo eso, sino que podemos ser capaces de generar empleo local directo en la gestión de estas “composteras” así como poder utilizar el compost de alta calidad producido como abono en nuestras propias tierras.

Quedan dos semanas para aprobar definitivamente los presupuestos municipales del 2016 y un año para aprobar un nuevo plan Foral 2016-2020, y queríamos aportar la visión de nuestra filosofía pensando en el interés general de la ciudadanía alavesa.

castCX4OpLcWsAAKAUh

Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:

 

Hondakin zergaren igoera proposatu dute Gasteizko Udalan / En el Ayuntamiento de Vitoria han propuesto una subida del impuesto de basuras

HONDAKIN ZERGAREN IGOERA PROPOSATU DUTE GASTEIZKO UDALAN

2015eko urriak 19ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

(Abajo en castellano)

Aste honetan Gasteizko Udaletxeko zerga munizipalen eztabaida dela eta, hondakinen zerga igo nahian dabiltzala entzun ahal izan dugu. Itxuraz % 6-10 arteko igoera proposatzen omen dabiltza udal gobernutik 2016-rako eta bitartean, Gasteizko auzo askotan kexak gero eta nabariagoak dira.

Horretaz gain, Zero Zaborretik askotan aipatu izan dugun bezala, Gasteizko Udalaren zabor kudeaketa, Europako Zabor Zuzentarauak ezartzen duen helburuetatik oso urrun dago (%50 birziklatua 2020-rako) gaur egun birziklapen tasa %22-23 izanik.

Egoera honek denboran mantentzea (2009-tik 2014-ra) eta 2020-rako lau urte faltan, Gasteizko Udalak zergen tasa igotzeko proposamen honek, ez digu kudeaketa inguruan argi berririk ematen, soilik biztanleen artean kostearen portzentaje handiago bat beteko dugula ematen du.

Gasteizko Udalak (Gasteizko udal hondakinak kudeatzeko plan integrala 2008-2016) eta Arabako Diputazioak (Arabako Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana 2006-2016) eginiko plangintzak datorren urtean amaitzen dira eta bertan ezarritako helburuak ere ez dira beteko, besteak beste Gasteiz mailan adibidez:

– Gasteizko 2016-rako birziklapen tasa globala %45 heltzea (%50-ra ontzi arinetan edo kontenedore horikoak)

– Frakzio organikotik kalitate handiko konposta lortzeko %27,5 balorizazio minimoa lortzea

– etab.

Eta Diputazioko plangintzan ere beste hainbat.

Etxeko lanak bukatu gabe izanda Udalak hondakin zergak igotzeak zentzurik duen hala ez politikarien eskuetan utziko dugu. Politika tarifarioan eztabaidatzen jarri ez gero Zero Zaborretik sistema justuago bat aldarrikatzen dugu,  ez soilik etxebizitzako metro karratuen arabera ezarritakoa, baizik eta errentaz gain, onartu berri den Estatuko Hondakin Kudeaketaren plangintza Markoan (PEMAR) aipatzen duen bezala, beste faktore batzuk gehitzen: batik bat gehien kutsatzen duenak gehiago ordaindu dezan edo hondakinekiko jarrera jasangarriagoak agertzen duena saritu hobarien bidez.

Birziklapen maila igoz diru sarrerak handituko dira, aukera ederra Udal hondakin departamentuan enplegua sustatzeko. Auzo konpostajea, sentsibilizazio kanpainak, inspekzio sakonagoak bezalako ekintzak martxan jartzeko eta bide batez biztanleriaren artean sortutako edo sortu daitezkeen gatazkei erantzuna eman ahal izateko sortuko lirateke postu berriak.

Gure ustez, Araba zein Gasteiz hirian, 2016-ko plangintza berrietan hondakin kudeaketa berri bat garatu egin beharko litzateke. Europan zehar Zero Waste hirietan jorratzen ari diren bezala (Ljubljanan adibidez), ekonomia zirkular baterantz abiatzeko eta birziklapen tasak %75-85-ra hurbiltzeko apustu finkoa egin behar dugu.


EN EL AYUNTAMIENTO DE VITORIA HAN PROPUESTO UNA SUBIDA DEL IMPUESTO DE BASURAS

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 19 de octubre de 2015

Esta semana se ha discutido en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz sobre los impuestos municipales y hemos podido escuchar que tienen intención de subir el impuesto de basuras. Al parecer, el gobierno municipal propone una subida de entre el 6 y el 10 % para 2016 y mientras tanto, las quejas en muchos barrios de Vitoria, se hacen evidentes.

Además, como hemos venido diciendo desde Zero Zabor, la gestión de residuos del Ayuntamiento de Vitoria-Gastez se encuentra muy lejos de los objetivos que establece la Directiva Europea de Residuos (reciclaje del 50 % para 2020), estando la tasa de reciclaje actual entre un 22 y un 23 %.

El mantenimiento de esta situación en el tiempo (desde 2009 hasta 2014) y a falta de cuatro años para 2020, esta propuesta del Ayuntamiento de Vitoria de subir las tasas de los impuestos, no nos dice nada nuevo respecto a la gestión, parece que únicamente pretende que un porcentaje mayor del coste sea cubierto por los habitantes.

Los planes elaborados por el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz (Plan Integral de Gestión de los Residuos Municipales de Vitoria-Gasteiz 2008-2016) y la Diputación de Álava (Plan de Gestión de Residuos Urbanos del Territorio Histórico de Álava 2006-2016) finalizan el año que viene y los objetivos en ellos fijados no se van a cumplir, entre otros, a nivel de Vitoria por ejemplo:

– Llegar en 2016 a una tasa global de reciclaje del 45 % (50 % para envases ligeros o del contenedor amarillo).

– Conseguir de la fracción orgánica un 27,5 % de valorización mínima de compost de alta calidad.

– etc.

Y en el plan de la Diputación, otros cuantos.

Vamos a dejar en manos de los políticos el sentido que pueda o no tener la subida de los impuestos aún no habiendo terminado los deberes. Tras la discusión sobre la política tarifaria, desde Zero Zabor reivindicamos un sistema más justo, que no se establezca solo en base a los metros cuadrados de la vivienda, sino que además de la renta, a tenor de lo que se establece en el recién aprobado Plan Estatal Marco de Gestión de Residuos (PEMAR), habría que incluir: sobre todo que pague más el que más contamine o que reciba incentivos aquel que tenga actitudes más tolerables.

Aumentando el reciclaje, se incrementarán los ingresos, buena ocasión para impulsar el empleo y poner en marcha compostaje en los barrios, campañas de sensibilización, inspecciones profundas o acciones semejantes y así de paso, crear nuevos puestos para dar respuesta a los conflictos surgidos o que puedan surgir.

En nuestra opinión, en Álava como en la ciudad de Vitoria, en los nuevos planes de 2016 se debería desarrollar una nueva gestión de residuos. Como están haciendo en ciudades Zero Waste por Europa (en Ljubljana, por ejemplo), tenemos que hacer una apuesta firme por dirigirnos hacia una economía circular y por aproximarnos a tasas de reciclaje de entre el 75 y el 85 %.

Erabilitako erreferentziak / Referencias utilizadas:

Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana / Plan de Gestión de Residuos Urbanos:

http://www.alava.net/botha/boletines/2007/037/2007_037_J.pdf

Plan Estatal Marco de Gestión de Residuos (PEMAR): http://www.magrama.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/participacion-publica/20150601pemarconsultapublica_tcm7-383820.pdf#page=1&zoom=auto,-101,768

[Berria / Noticia]: “Ljubljana; first EU capital to adopt a Zero Waste strategy” http://www.zerowasteeurope.eu/2014/09/ljubljana-first-eu-capital-to-adopt-a-zero-waste-strategy/

Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:

Tradizioak merezi al du? / ¿Se merece esto la tradición?

TRADIZIOAK MEREZI AL DU?

2015eko abuztuak 4ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

(Abajo en castellano)

Aurten jada 58 urte betetzen dira Jose Luis Isasi eta lagun koadrila batek “Celedón” dantzan jartzen zutela abuztuaren 4ean gasteiztar guztion zoramenerako.Urte hauetan zehar hainbat aldaketa egon dira, lekua, jantzia, pertsonaia bera (Jose Luis Isasi, Enrique Orive, Iñaki Landa, Gorka Ortiz de Urbina) eta ziurrenik ospakizuna bera ere aldatzen joango da urteak aurrera pasa ahala.

Azkenengo hamarkadatan puruaren puztuarekin batera xanpaina edo burbuilak dauzkaten edariak eraman ohi dira, kanpaiek arratsaldeko 18ak jotzearekin batera, astindu eta giroa hezetzeko. Urtero ikusten ditugu plaza inguruan erori edo estropozu egin ostean, beirarekin egindako zauriak sendatzen eta gure atzetik korrika sartzen diren garbiketa taldeak. Plaza hustu eta zoru guztia zaborrez beteta azaltzen da, minutu gutxitan guk geuk sortutakoa.

Egoera honek urtero hausnarketa berbera sortzen digu. Tradizioak hau merezi al du?

Urtero, ordu beteko ospakizunean, azkar batean eta ia dena nahastuta, 15 tona zabor inguru jasotzen dira, naiz eta gehiengoa birziklagarria den (beira, plastikoa,…). Udalak garbiketa kontrataren bitartez, plaza ahalik eta azkarren txukuntzen saiatzen da, ezer gertatu ez balitz bezala. Egokiagoa litzateke, Europako Hondakin legediak dioen bezala, zabor pilo hau ekiditea, ez?

Ardura gasteiztar guztiona da eta tradizioa zentzu honetan eraldatzea ere.

Aurtengo jaietan zentzuz jokatzera eta norberaren erantzukizunari dei egitera gatoz.

Ondo pasa jaietan eta ahal den neurrian zabor gutxi sortu eta sortutakoa ondo kudeatu.


¿SE MERECE ESTO LA TRADICIÓN?

Nota de prensa del 4 de agosto de 2015 de Gasteiz Zero Zabor 

Este año se celebran 58 años desde que José Luis Isasi y una cuadrilla de amigos, ponen en danza a “Celedón” el día 4 de agosto para la locura de muchxs vitorianxs.Durante estos años ha habido muchos cambios, el lugar, el traje, incluso las personas que dan vida al personaje (José Luis Isasi, Enrique Orive, Iñaki Landa, Gorka Ortiz de Urbina) y es muy probable que el mismo acontecimiento vaya evolucionando según transcurran los años.

En las últimas décadas, a la par del encendido del puro, se ha asentado la costumbre de agitar de botellas de cava o de bebidas espumosas junto a las campanadas de las 18h de la tarde, refrescando a lxs allí presentes. Todos los años vemos alrededor de la plaza a gente atendida por caídas o cortes realizadas con el vidrio de las botellas, al igual que a una brigada de limpieza que entra a cumplir su cometido. La plaza se vacía y ahí aparece toda esa basura, generada en pocos minutos.

Esta situación nos genera la misma reflexión. ¿Se merece esto la tradición?

Anualmente se generan aproximadamente 15 Tn de residuos en una acontecimiento de una hora, donde la mayoría es reciclable sí (vidrio, plástico,…), pero que se recogen de manera conjunta en el menor tiempo posible, como si nada hubiera pasado. El Gobierno Local mediante la subcontrata de limpieza, intenta adecentar la plaza lo antes posible, como si nada hubiera pasado. ¿No sería más sensato, tal y como indica la Directiva Europea de Residuos, prevenir todas este montón de residuos?

La responsabilidad es de todxs lxs vitorianxs y la necesidad de cambiar la tradición también.

En las fiestas del 2015 os animamos a actuar con sentido común y hacemos un llamamiento a la responsabilidad individual.

Disfrutar de las fiestas y en la medida de lo posible, tratar de generar pocos residuos y de gestionar adecuadamente los generados.

Gardelegi edo Jundiz baino, konposta / Antes que Gardelegui o Jundiz, mejor compostamos

GARDELEGI EDO JUNDIZ BAINO, KONPOSTA

2015eko ekainak 5eko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

(Abajo en castellano)

Azken bi aste hauetan Arabako Foru Aldundia eta Koadrilen arteko hika mika latza ezagutu dugu. Denok nahi dugu gure hondakinak gainetik kendu ahalik eta merkeen. Baina zein da hondakinak tratatu barik isurtzearen benetako balioa? Zenbat balio du gure ingurumen eta osasunak? Ekologikoa den eta enplegua sustatzen duen alternatiba bat aurkezten dugu jarraian:

Oraintsu arte Koadrilen hiri hondakinen errefus-frakzioa zuzenean isuri da Gardelegin. Hemendik aurrera Jundizen kokatzen den Biocompost tratamendu mekaniko-biologikodun plantatik (TMB) igaroko dira derrigor. Azpiegitura honek hiritarrak etxean selektiboki banatu ez dituzten material birziklagarriak berreskuratzen ditu hein batetan, ez denak. Gainera “bioegonkortutako materia” sortzen du, hondakin organikoetatik abiatuta. Gogoratu behar dugu Koadrila gehienetan oraindik frakzio organikoa ez dela bereizten. Azpiproduktu hau ez da konposta, eta ondorioz ezin da modu horretan erabili, gaur egun nagusiki Gardelegin bukatzen duelarik.

EEak ezartzen du hondakin orok tratamendu bat jaso behar duela zabortegira heldu orduko. Bestela hondakin hauek lixibatuak eta negutegi efektuko gasak sortzen dituzte (metanoa), horrek dakarren ingurumen kutsadurarekin. EEak ere hondakinak tratatzerako orduan lehentasun hierarkia bat ezartzen du: 1- Prebenitu 2- Berrerabili 3- Birziklatu 4- Errekuntza 5- Zabortegia. Gaur egun, Araban, gure hondakinen %70 erarik kutsagarri eta traketsenean kudeatzen dugu: zabortegia.Zabortegia aukera txarrena izanik, zergatik ote Araban horren gutxi balio du isurtzeak (45.05 euro/Tn)?Zergatik ez ditugu sustatzen beste aukerak?

TMBan eman beharreko derrigorrezko tratamendua gain-kostu bat suposatzen du (68,56 euro/Tn). Normala da Koadrilak kexatzea. Hala ere irtenbide erreza dute: konpostajea. Izatez hainbat Udalerrik eta Batzar Administratibok dagoeneko aplikatzen dute. Burgelu, Ozeta edo Araia ditugu horren adibide.

Biohondakinak gure zarama poltsaren ia %50a suposatzen dute. Tokian toki tratatuko bagenitu, fakturaren gaineko beherapena zuzen proportzionala izango litzateke. Bestalde, jaki hondakinen etxeko bilketa selektiboak beste frakzioen gainean positiboki eragiten du: beira, papera eta ontziak. Frakzio hauek hobetzen badira, sortutako irabaziak handiagoak izango dira Koadrilarentzat. Kamioien frekuentzia jaitsi eta enplegu berdea sortzen da gainera, konposta teknikariak kasu (Ozaeta). Lorturiko azpiproduktua lehen mailako konposta da, ongarri ekologikoa, gure ortu eta soroetan aplikagarria. Ezin hobeto!Gainera gure birziklatze tasak ikaragarri igoko lirateke!

Alternatiba zeharo xamurra da beraz. Araba Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak kudeatzeko 2006-2016 Planean jasotzen dena garatzea besterik ez dugu: Nekazal izaera duen guru lurraldean kalitatezko etxeko konpostajea ezarri alegia. Inoiz gauzatuko ez dituzten Planak sortzen dituzten politikariak jasan ezinak dira?  Materia organikoa %60ean ura da. Gasolina ordaintzen dugu ura garraiatzeko! Zentzudunak izan gaitezen, adinekoei galdetu nola egin dute beti, konposta erreza da egiten, eta gainera merkea, polita eta ona.


ANTES QUE GARDELEGUI O JUNDIZ, MEJOR COMPOSTAMOS

Nota de prensa del 5 de junio de 2015 de Gasteiz Zero Zabor 

Estas últimas semanas venimos asistiendo a un importante rifirrafe entre las Cuadrillas y la Diputación Alavesa. Todos queremos librarnos de nuestros residuos lo másbarato posible. ¿Pero cuál es el verdadero coste de verter los residuos sin tratar? ¿Cuánto vale nuestro medio ambiente y salud? Presentamos aquí una alternativa ecológica y generadora de empleo:

Hasta ahora la fracción resto de los residuos urbanos de las Cuadrillas se ha vertido directamente a Gardelegui. De aquí en adelante deberán pasar por la planta de tratamiento mecánico-biológico (TMB) Biocompost ubicada en Jundiz. Esta infraestructura recupera parte de los materiales reciclables que los ciudadanos no han separado selectivamente en casa;parte, no todos. Además genera “material bioestabilizado” a partir de los residuos orgánicos. Cabe recordar que en la mayoría de las cuadrillas no se separa la fracción orgánica todavía. Este subproducto no es compost y por tanto no se puede usar como tal, por lo que hoy en día acaba en Gardelegui mayoritariamente.

La UE establece que todo residuo debe ser tratado antes de llegar al vertedero. De otra forma estos residuos generan lixiviados y gases de efecto invernadero (metano) con su consiguiente impacto ambiental. La UE también establece una jerarquía de preferencia a la hora de tratar estos residuos: 1- Prevenir 2- Reutilizar 3- Reciclar 4- Valorizar 5- Vertedero. Hoy en día en Álava tratamos el 70% de nuestros residuos de la forma más desaconsejada y contaminante: el vertedero. ¿Por qué en Álava cuesta tan poco el vertido (45.05 euros/Tn)  si es la opción más desfavorable? ¿No se debería desincentivar frente a otra alternativas?

El tratamiento obligatorio en la TMB supone un sobrecoste (68,56 euros/Tn). Es normal que las Cuadrillas se quejen. Pero la solución es bien sencilla, y varios municipios y Juntas Administrativas alavesas ya la aplican: el compostaje. Elburgo, Ozaeta o Araia son un ejemplo.

Los bioresiduos suponen casi un 50% de nuestra bolsa de basura. Si los tratamos in situ, la reducción en la factura será directamente proporcional. Por otro lado la separación en origen de los restos de comida repercute favorablemente sobre las otras fracciones: vidrio, papel y envases. Si estas fracciones mejoran, los ingresos que generan serán más elevados para la Cuadrilla. Además se reduce la frecuencia de los camiones y se genera empleo verde, como la contratación de técnicos en compostaje (Ozaeta). El subproducto que logramos es compost de primera calidad, abono ecológico, aplicable en nuestros huertos y piezas. ¡Mejor imposible!¡Por no hablar de las tasas de reciclaje, se dispararían!

La alternativa es bien sencilla pues. Solo hay que desarrollar lo que se recoge en el Plan de Gestión de Residuos Urbanos del Territorio Histórico de Álava 2006-2016: Implantar el compostaje doméstico de calidad a toda escala dado el carácter agrícola de nuestra provincia. ¿Por qué tenemos políticos especialistas en generar Planes que nunca ejecutan? La materia orgánica es un 60% agua. ¡Estamos pagando gasolina para transportar agua! Seamos inteligentes, preguntemos a nuestros mayores como han hecho siempre, el compostaje es fácil, y además bueno, bonito y barato.


Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:

Captura

  • Gara

gara