Rueda de Prensa 2016/11/24 Prentsaurrea

(Behean euskeraz)

Mirando a Europa

Se acerca el final de 2016, y con él, llegan las valoraciones del año, las tareas pendientes y los nuevos retos. A principios de año, desde Gasteiz Zero Zabor hicimos una valoración pública del Plan Integral de Residuos Municipales de Vitoria-Gasteiz (2008-2016) presentando un dossier que se puede consultar en nuestra página web: http://www.gasteizzzerozabor.wordpress.com. En éste, constatamos su fracaso, ya que no se ha cumplido ni una cuarta parte de los objetivos que perseguía.

Nos reunimos con los distintos grupos políticos del Ayuntamiento para conocer su valoración y sus perspectivas de trabajo en cuanto a los retos que se nos plantean. El resultado de las reuniones lo tildamos de positivo, con buenas intenciones por parte de todos a seguir trabajando, tal vez incluso en torno a un pacto por los residuos. Aun así, se termina el año, y de momento, poco se sabe sobre el balance oficial que se hace del cumplimiento del Plan y qué nuevos pasos se van a dar de cara a los siguientes 8 años.

Por todo ello, y en vista de la labor que queda por delante, desde el movimiento de Residuo Cero queremos aportar nuestro granito de arena y darle un impulso al nuevo Plan en ciernes, máxime cuando las tasas de reciclaje siguen estancadas y muy lejos de cumplir los objetivos que marca Europa.

Los días 28, 29 y 30 de Noviembre, daremos el primer paso, la coordinadora Europe Zero Waste junto a la Universidad del País Vasco UPV-EHU celebran unas Conferencia Internacional en Vitoria-Gasteiz centrada en la reducción de los costes en la gestión de los residuos municipales y la Economía Circular, con dos importantes hitos:

El día 28 por la mañana, tendrá lugar en el Campus de Araba de la UPV/EHU, una Jornada Técnica donde los ponentes de ZERO WASTE EUROPE Joan Marc Simon, Enzo Fabiono, Marco Mattielo, entre otros, hablarán de la optimización de la recogida selectiva, la reducción de la fracción rechazo y transformación de la dicha fracción en productos de mercado. Conceptos todos ellos, que deberíamos implementar en las políticas locales para poder alcanzar las tasas de reciclaje que gozan los países de nuestro entorno. Podeís consultar toda la información sobre el evento en la página web de Zero Waste Europe (https://www.zerowasteeurope.eu/studytour)

El día 28 por la tarde, a las 18:30 en CC Aldabe, la plataforma Gasteiz Zero Zabor, junto con Joan Marc Simon (presidente de Zero Waste Europe y autor de libro “Residuo Cero, como reactivar la economía sin cargarse el planeta”, recientemente traducido al euskera), celebrará una charla-debate abierta a todo el público bajo el lema “Residuo Cero, un camino hacia la economía circular”.

Los días 29 y 30 se realizarán visitas guiadas a municipios y empresas donde se están llevando a cabo iniciativas de éxito en torno a la Economía Circular y el aprovechamiento de los materiales.

Quedan 3 años para cumplir con el objetivo de reciclaje que marca Europa. Estamos muy lejos de alcanzarlo, pero tenemos una buena oportunidad para conseguirlo: existen referentes que funcionan. Solo necesitamos que la ciudadanía tome parte y haga suyo el nuevo Plan Integral de Residuos. Exigimos al ayuntamiento un proceso de participación profundo para empoderar a la ciudadanía en este cambio hacia una sociedad más sostenible. Debemos exigir compromisos a nuestros gestores e implementar entre todxs las dinámicas que han resultado exitosas en otros lugares. De esta forma, esta vez sí, podremos decir que ¡Somos Capital Verde Europea!

Animamos a todo el mundo a participar en estas jornadas, ongi etorri.


Europari begira

2016. urtea bukatzear dago, eta orain iristen dira urteko balorazioak, egiteke dauden lanak eta erronka berriak. Urtearen hasieran, Gasteiz Zero Zabor taldekook balorazio publiko bat egin genuen Gasteizko udal hondakinak kudeatzeko plan integralaz (2008-2016) eta dossier bat aurkeztu genuen (web orrialde honetan kontsulta daiteke: http://www.gasteizzzerozabor.wordpress.com). Dossier horretan, planaren porrota egiaztatzen dugu, ez baita lortu helburuen laurden bat ere.

Udaleko alderdi politiko guztiekin elkartu ginen dauzkagun erronken aurrean jakiteko haien balorazioa eta lan-ikuspuntuak. Bileren emaitza positiboa iruditu zitzaigun, lanean jarraitzeko asmo onez, beharbada baita hondakinen inguruko itun batean . Nolanahi ere, gaur egun, gutxi dakigu: alde batetik, Plana noraino bete den azterketa ofizialari buruz; bestetik, datozen 8 urteetan, zeintzuk izango diren emango diren urratsei buruz.

Horregatik guztiagatik, eta aurrean dugun lan itzela ikusita, Zero Zabor mugimendukook geure harri-koskorra ekarri nahi dugu eta bultzada bat eman iristear dagoen Planari, batez ere birziklatze-tasak geldirik daudelako eta oso urruti gaudelako Europak ezarrritako helburuak betetzetik.

Azaroaren 28, 29 eta 30ean, lehenengo urratsa emango dugu, Europe Zero Waste Koordinakundeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU) batera, Gasteizen Nazioarteko Jardunaldi batzuk egingo ditu. Gai nagusiak izango dira alde batetik kostuen murriztapena udal hondakin-kudeaketan eta bestetik Ekonomia Zirkularra. Jardunaldi horietan bi une garrantzitsu izango dira.

Lehena, 28an, goizean, EHUko Arabako Campusean, Jardunaldi Tekniko bat egingo da, non ZERO WASTE EUROPEko hizlariek, Joan Marc Simonek, Enzo Fabionok eta Marco Mattielok besteak beste, hitz egingo duten hiru gairi buruz: gaikako bilketaren optimizazioa, errefusaren murrizketa eta errefus hori merkatu-produktu bihurtzea. Kontzeptu horiek guztiak udal politikan ezarri beharko genituzke gure inguruko herrialdeek duten birziklatze-tasara iristeko. Ekitaldiaz informazioa dena begiratzeko Zero Waste Europe-aren web orrialdea duzue (https://www.zerowasteeurope.eu/studytour).

Bigarrena, 28an, arratsaldean, 18:30ean, Aldabe gizarte etxean, Gasteiz Zero Zabor plataformak, Joan Marc Simonekin batera (Zero Waste Europe presidentea, “Zero Zabor, nola biziarazi ekonomia planeta hil gabe” liburuaren egilea), eztabaida-solasaldi irekia egingo du “Zero Zabor, ekonomia zirkularrerako bide bat”

29an eta 30ean bisita gidatuak egingo dira udalerri eta enpresa jakin batzuetara, non ekimen arrakastatsuak bideratzen ari diren Ekonomia Zirkularraren eta materialen aprobetxamenduaren inguruan.

3 urte baino ez dira geratzen Europak ezarritako birziklatze helburua betetzeko. Hori lortzeko, oso urruti gaude, baina aukera ezin hobea daukagu: badira funtzionatzen duten erreferenteak. Baina horretarako behar dugu herritarren parte hartzea eta Hondakinen Plan Integrala bere egitea. Udalari eskatzen diogu prozesu parte-hartzaile sakon bat herritarrak ahalduntzeko gizarte jasangarriago bateranzko aldaketan. Gure kudeatzaileei konpromisoak eskatu behar dizkiegu eta ezarri denon artean beste leku batzuetan arrakastatsuak izan diren dinamikak. Horrela, bene-benetan esango dugu: Europako Hiriburu Berdea gara!

Herritar guztiak animatzen ditugu jardunaldi hauetan parte-hartzera. Ongi etorri.

Advertisements

Simplemente maquillaje

Valoración de la campaña ‘Tú haces Vitoria-Gasteiz verdaderamente verde – Zuk egiten duzu Gasteiz bene benetan berdea’ (5/7/16)

Bene Benetan Berdea/Verdaderamente Verde

Como ya venimos informando desde Gasteiz Zero Zabor, el municipio de Vitoria-Gasteiz tiene un problema para el cumplimiento de la Directiva Europea en cuanto al % de reciclaje en la gestión de residuos urbanos (para el 2020 debe superar el 50%).

Según los datos públicos accesibles del Ayuntamiento (a falta de publicar la gestión del 2015 y lo que llevamos de 2016), llevamos unos cuantos años estancados en el 22-24% de reciclaje y con campañas como la que nos acaban de presentar “Bene benetan berdea!/Verdaderamente verde” http://www.bbberdea.org/ , resulta imposible cumplir no solo con la propia Directiva Europea sino con nuestro propio Plan Integral de Gestión de los Residuos Municipales de Vitoria-Gasteiz (2008-2016) que tiene una aspiración ambiciosa pero que ha sido ninguneado por todos los partidos políticos al no dotarle anualmente de las partidas presupuestarias necesarias para la consecución de los objetivos establecidos.

Gasteiz Zero Zabor valora la campaña puesta en marcha como una acción de maquillaje “greenwashing” del Ayuntamiento,  que pretende solamente corregir unas situaciones incívicas que por desgracia a diario se pueden ver en muchos lugares de nuestra ciudad (que se agrava en el entorno del Casco Viejo por sus características urbanísticas) pero que no solucionan nuestras graves carencias. Puede ser interesante como acción complementaria pero seguimos sin resolver otros problemas de mayor calado como es el mal funcionamiento del sistema neumático, la extensión del vertedero de Gardelegui en un entorno natural de gran valor, el aumento de la generación de residuos per capita (kg/hab/día) pese a estar en época de crisis económica, la valorización de la materia orgánica…

Lxs gasteiztarras debemos corresponsabilizarnos en reducir la generación de residuos y en realizar la recogida selectiva correctamente pero el Gobierno actual debe afrontar el reto de de incorporar en el nuevo Plan de Gestión de Residuos Municipales 2016-2025 (que se está redactando junto a la Diputación Foral de Álava), acciones valientes que incluyan los criterios de economía circular actuales con partidas presupuestarias necesarias para poder ejecutarlos.

Gasteiz Zero Zabor invita a las instituciones a liderar la solución a un problema endémico no solamente de lxs gasteiztarras sino de la sociedad alavesa en su conjunto.

Hiri-Hondakinen Planaren balorazioa eta ZZ Dossierraren aurkezpena. Prentsaurrekoa (2016/02/19)/ Valoración del Plan de Residuos y presentación del Dossier ZZ. Rueda de prensa (19/02/2016)

HIRI HONDAKINEN PLANAREN BALORAZIOA ETA DOSIERRAREN AURKEZPENA

2016ko otsailak 19ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

CbkZQ2yVAAAUXhB

(Abajo en castellano)

Gasteizko udal hondakinak kudeatzeko Plan Integrala 2008-2016 aurten ikusiko du bere amaiera, eta ohikoa den bezala bakoitzak bere irakurketa egingo du. Batzuek gauzak ezin hobeto doazela esango dute, kaleak zilarra bezain garbi daudelako. Besteek aldiz zenbaki handikoiak erabiliko dituzte: “Aurten 40.000 zuhaitz moztea ekidin dugu” hori asko edo gutxi den jakin ez dakigunean. Gasteiz Zero Zabor plataformak Plan honen irakurketa kritiko eta objektiboa dakar Dossier batetan, idatzi ziren helburuak eta lortutako emaitzak kontutan hartuta gure ondorioak atera eta ahoan legarrik gabe mintzatuko gara: Planaren laurdena ere ez da bete, porrot handia izan da. Porrota Gasteiztar guztiona da, baina are gehiago udaletxearena, agintariak eredu izan behar duelako. Modu berean, eta Udaletxean plan berria idazten egongo direnez, umiltasun osoz plataforma honek hainbat proposamen luzatu nahi dizkie, baldin eta gutxienez Europako zein Eusko Jaurlaritzako planetan jasotzen diren birziklapen helburuak atxiki nahi baditugu. Guzti hauek zuen eskura dagoen Dossier honetan jaso ditugu eta gure webgunean zintzilikatu (www.gasteizzerozabor.wordpress.com).

Arrazoi honegatik hurrengo asteetan Gasteiz Zero Zabor Plataformak alderdi politikoekin batzartuko da, konpromiso maila zehaztearren. Harago ere joan gintezke, gure helmuga behintzat Zero Zabor da, zaborrik gabeko gizartea alegia. Utopia dirudien arren mundu osoan jende eta hiri askok sinatu dute itun hau: San Frantzisko (AEB), Trebiso (Italia), Lubiana (Eslobenia) dagoeneko %80 birziklatu edo konpostatzen dute, azken 10 urtetan eman diote buelta egoerari. Gasteizen aldiz zer berri? Zaharrak berri, bitarte honetan %24ean gelditu gara, ez aurrera ez atzera, marka erabat eskasa izanik bere burua Green Capital duen hiri baterako, ez? Are gehiago jakinda 2020. urterako Europatik gutxienez %50era heldu behar garela dioskutenean. Datu gordinak hor daude eta irensteko zailak dira. Gainontzeko zarama guztia aukerarik gabe zabortegira doa, baliabide mordo xahutu betirako, lixibatu kutsakorrak eta berotegi efektuko gasak sortuz, Gasteizko zeruetan ikusten ditugun zikoinek hainbat plastiko eramango dituzte Afrikara sabelean, zentzugabekeri larria.

Europatik haize berriak datoz, Ekonomia Zirkularreko paketea onartu berri da, zabor poltsa begiratu eta anabasa likatsu hori ahaztu behar dugu, hondakinak, nahastu ezean, berezko balioa badute, baliabideak dira, hauek birziklatuz dirua aurreztu eta enplegu berdea sortu daiteke, gutxiago kutsatu eta jatorrian naturari kalte gutxiago eragiten diogu. Sukaldeko hondakinak konpostatuz zenbat ongarri lor dezakegu? Agian Arabako Lautada osoa ongarri ekologikoekin emendatzeko lain? Zoragarria litzateke, zabortegia itxi eta gainera jaki ekologikoak mahi-gainean! Austrian horrela dabiltza. Zikloak itxi eta egoera irauli behar da, denok parte-hartzaile izanda, teknikoki bideak badaude eta borondatea besterik ez da falta. Hondakinak prebenitu, berrerabili, birziklatu, jarrera iheskorrak baztertu eta heldu diezaiogun behingoz zezenari adarretatik.

Gasteizko alderdi politiko guztiei Plan berrian murgilduta zaudetela agian, azken mezu bat: hiritarrokin kontatu, beldurrik gabe merezi du eta.


 

VALORACIÓN DEL PLAN DE RESIDUOS Y PRESENTACIÓN DEL DOSSIER

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 19 de febrero de 2016

El Plan de gestión integral de los residuos urbanos de Vitoria-Gasteiz 2008-2016 pronto verá su final, y como es costumbre cada cual hará su valoración. Unos dirán que las cosas van perfectamente, dado que las calles están niqueladas. Otras harán uso de cifras grandilocuentes: “Este año hemos conseguido evitar la tala de 40.000 árboles” cuando no sabemos realmente si eso es mucho o poco. La plataforma Gasteiz Zero Zabor ha recogido en un Dossier una lectura crítica pero la vez objetiva de este Plan, teniendo en cuenta los objetivos que se plantearon y los resultados obtenidos. Y hemos sacado varias conclusiones que comentaremos sin pelos en la lengua: No se ha cumplido ni la cuarta parte del Plan, es un fracaso. El fracaso es de todos y todas, pero si cabe aún más del Ayuntamiento, quien se supone debiera dar ejemplo. Del mismo modo, y sabiendo que un nuevo Plan se está diseñando, con toda humildad desde esta Plataforma queremos lanzar varias propuestas, si es que queremos como mínimo alcanzar los objetivos de reciclaje que se plantean desde Europa y el Gobierno Vasco. Todo ello se recoge en este Dossier que hemos colgado en internet (www.gasteizzerozabor.wordpress.com).

Por ello las próximas semanas la Plataforma Gasteiz Zero Zabor hará una ronda de reuniones con los partidos políticos para determinar su grado de compromiso. Podríamos ir más allá; nuestra meta es el Residuo Cero, una sociedad sin basura. Aunque parezca una utopía en todo el planeta existen ciudades que ya se están acercando a este objetivo: San Francisco (USA), Treviso (Italia), Luviana (Eslovenia)… reciclan y compostan en torno al 80% de sus residuos, logrando en solo 10 años darle la vuelta a la situación. ¿Y en Vitoria? Nada nuevo, seguimos estancados en un 24%, una marca verdaderamente mala sobre todo para la Green Capital, no? Y más aún cuando para el año 2020 desde Europa se marca el objetivo de llegar por lo menos a un 50%. Los datos están ahí y no son fáciles de digerir. Todo lo demás lo enviamos al vertedero, recursos desperdiciados que crean lixiviados contaminantes y gases de efecto invernadero; algunos plásticos volaran a África en los estómagos de la cigüeñas que vemos sobrevolar los cielos de Gasteiz, una sinrazón.

Desde Europa sin embargo llegan nuevos aires, se ha aceptado el paquete de Economía Circular, la basura deja de ser esa mezcla caótica y pegajosa, los residuos, sin mezclar, son recursos, reciclándolos se ahorra dinero, se crea empleo verde, se contamina menos y en origen agredimos menos a la naturaleza. ¿Cuánto fertilizante lograríamos compostando los residuos de la cocina? Tal vez suficiente para abonar ecológicamente toda la Llanada Alavesa? Sería increíble, cerrar el vertedero y además lograr alimentos ecológicos sobre la mesa! En Austria ya lo hacen. Debemos cerrar los ciclos y dar la vuelta a esta situación, mediante la participación; pues técnicamente es posible y solo hace falta voluntad para ello. Cojamos el toro por los cuernos, los residuos se previenen, se reutilizan o se reciclan.

A todos los partidos políticos en el Ayuntamiento, ahora que estáis enfrascados en el nuevo Plan de residuos, un último mensaje: contar con la ciudadanía, sin miedo; ya que merece la pena.

Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:

“Berbak handiak, ezkurrak txikiak” / “Mucho ruido, pocas nueces”

BERBAK HANDIAK, EZKURRAK TXIKIAK

2015eko abenduak 23ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

diario-noticias-de-alav-914264_21306_1

(Abajo en castellano)

Hala dirudi, behintzat. 2015eko erdialdean, Arabako Foru Aldundiak (AFA) agindu zien Arabako Kuadrillei (hauek baitira hondakinak kudeatzen dituztenak zerbitzu mankomunatu- partzuergoen bidez) tratatzeko hiri-hondakin solidoak Jundizko TMB instalazioan, Gardelegin utzi aurretik. Aditu batzuen ustez, egoera horrek arriskuan jartzen zituen 2015eko aurrekontuak, HHSn tarifa igo behar zelako 45,05 €/t-tik 68,56€/t-ra.
Egoera hori ikusita eta Kuadrillek egindako kexa publiko ugarirengatik, Arabako Foru Aldundiak (AFA) bere gain hartu zuen tarifa-igoera 2015eko bukaera arte. Data horretara iritsita, ukitutako Udalek onartzen dute legezko premia dagoela hiri-hondakinak tratatzeko Gardelegira zuzenean bota beharrean. Gure susmoa da hondakinen kudeaketa berri horrek eragiten duen aurrekontu-arazoa zuzenean ezarriko dutela ordezkatzen duten herritarren gain zabor-tasaren igoera baten bidez.

Zero Zabor filosofiatik nahiko genuke beste ikuspuntu baten ekarpena egin. Uste dugu galtzen dugula gauzak beste modu batera egiteko abagunea. Gehiago ordaintzeko aukera ez da nahikoa 2020rako Europar Batasunak ezarritako helburuak lortzeko (%50 birziklatze-tasa) eta are gutxiago gaur egungo Araba Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak kudeatzeko 2006-2016 Plana ( ALHHKP ).

Europar Batasunak ezartzen duen hondakinen kudeaketa-politikak nabarmentzen du ekonomia zirkularraren alde egin behar dela. Ekonomia zirkular hori gai izan behar da birziklatze-ehuneko handiak sortzeko hiru bideren bidez: lehena, “gordetze, jalkitze eta berrerabiltze-sistemak” osatzea egungo “Kudeaketa-Sistema Integratuekin” ( KSI ); bigarrena, “sortzeagatiko ordainketa”; eta, batez ere hirugarrena, frakzio organikoa gaika jasotzeko gaitasuna (HHSn guztiaren pisuaren %50, gehiena ura).

Arabako lurraldearen antolamenduak errazten du lokalki kudeatzea gure HHSn frakzio organikoa, eta horretarako laguntza ezin hobea da Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen 1/2015 zk. Instrukzioa, non ezartzen diren jarduera-irizpideak (administratiboak nahiz teknikoak) abian jartzeko biohondakin lokalak kudeatzeko eraikinak. Instrukzio horrek alde batetik eraikinak sailkatzen ditu eta bestetik egoki abiarazteko beharrezko eskakizunak zehazten ditu.

Arabako herritarrak gai badira jatorrian egoki banatzeko gure hondakin biodegradagarriak (kanpaina hezitzaile eta informatibo batzuek eginda), lortuko dugu Europar Batasunaren eta ALHHKPren beraren helburuak betetzea ez ezik, nabarmen txikitzea TMB instalaziora bidali beharreko HHSn tonak, horrek berekin ekar dezakedanarekin: aurreztutakoarekin zabor-tasak jaistea, igo beharrean. Eta ez hori bakarrik, baizik eta gai izan gaitezke bai zuzeneko lanpostuak sortzeko hondakin horien kudeaketan, bai gure lurretan ongarri erabiltzeko sortutako kalitate handiko konposta.

Bi aste geratzen zaizkigu behin betiko onartzeko 2016ko Udal aurrekontuak eta urtebete onartzeko Aldundiaren plan berria 2016-2020, eta testu honekin gure filosofiaren ikuskera bat erantsi nahiko genuke uste dugulako oso interesgarria dela arabar guztiontzat.

euskCX4OZHeWMAAju-_


MUCHO RUIDO, POCAS NUECES

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 23 de octubre de 2015

O eso parece. A mediados del 2015, desde la Diputación Foral de Álava (AFA/DFA) se establecía la obligación a las diferentes Cuadrillas Alavesas (que gestionan sus residuos mediante diferentes consorcios de servicios mancomunados) de tratar los residuos sólidos urbanos (RSU) en la planta TMB de Júndiz, antes de ser depositados en Gardelegui. Esta nueva situación según voces autorizadas, implicaba poner en riesgo los presupuestos del 2015 debido a la subida tarifaria que conllevaba (pasar de 45,05 €/Tn a 68,56 €/Tn de RSU).

Con este escenario y las numerosas quejas públicas recibidas de las diferentes Cuadrillas, la Diputación Foral de Álava (AFA/DFA) decidió asumir la subida tarifaria hasta finales del 2015. Llegados a esta fecha, los Ayuntamientos afectados reconocen la necesidad legal de tratar los residuos urbanos previa eliminación en Gardelegui, y todo indica que los problemas presupuestarios que genera esta nueva gestión de residuos lo van a aplicar directamente sobre la ciudadanía que representan mediante una subida de tasas de basura proporcional.

Desde la filosofía de Zero Zabor nos gustaría aportar un argumento más al debate actual, porque creemos que ésta decision, además de no ser justa para la ciudadanía alavesa, no es suficiente para conseguir los objetivos que marca la Unión Europea para el 2020 (tasa reciclaje 50%), y mucho menos la actual Planificación de Gestión de Residuos Urbanos del Territoriio Histórico de Álava PGRUTHA 2006-2016.

Las políticas de gestión de residuos que establece la Unión Europea, señala apostar por una economía circular que sea capaz de generar % de reciclaje elevados mediante la complementación de “Sistemas de depósito, deposición y retorno” SDDR, con los actuales “Sistemas Integrados de Gestión” SIG, políticas tarifarias basadas en “generación por pago” y sobre todo con la capacidad de recoger selectivamente la fracción orgánica (50% en peso del total de los RSU y la mayoría agua).

En Álava, debido a su distribución territorial, es posible gestionar la fracción orgánica de nuestros RSU localmente, apoyandonos en la recién publicada instrucción nº1/2015 del Gobierno Vasco que fija los criterios de actuación (administrativos como técnicos) para poner en marcha instalaciones de gestión de biorresiduos locales. Dicha instrucción clasifica las diferentes instalaciones y define los requerimientos necesarios para su correcta puesta en marcha.

Si la ciudadanía alavesa es capaz de conseguir separar en origen adecuadamente (apostando por unas campañas formativas e informativas) nuestros residuos biodegradables, no solamente conseguiremos cumplir con los objetivos de la UE y del propio PGRUTHA, sino que reduciremos considerablemente las toneladas de RSU a enviar a la TMB, lo que puede implicar incluso bajar las tasas de basura con el ahorro conseguido, en vez de subirlas. Y no solo eso, sino que podemos ser capaces de generar empleo local directo en la gestión de estas “composteras” así como poder utilizar el compost de alta calidad producido como abono en nuestras propias tierras.

Quedan dos semanas para aprobar definitivamente los presupuestos municipales del 2016 y un año para aprobar un nuevo plan Foral 2016-2020, y queríamos aportar la visión de nuestra filosofía pensando en el interés general de la ciudadanía alavesa.

castCX4OpLcWsAAKAUh

Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:

 

Hondakin zergaren igoera proposatu dute Gasteizko Udalan / En el Ayuntamiento de Vitoria han propuesto una subida del impuesto de basuras

HONDAKIN ZERGAREN IGOERA PROPOSATU DUTE GASTEIZKO UDALAN

2015eko urriak 19ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

(Abajo en castellano)

Aste honetan Gasteizko Udaletxeko zerga munizipalen eztabaida dela eta, hondakinen zerga igo nahian dabiltzala entzun ahal izan dugu. Itxuraz % 6-10 arteko igoera proposatzen omen dabiltza udal gobernutik 2016-rako eta bitartean, Gasteizko auzo askotan kexak gero eta nabariagoak dira.

Horretaz gain, Zero Zaborretik askotan aipatu izan dugun bezala, Gasteizko Udalaren zabor kudeaketa, Europako Zabor Zuzentarauak ezartzen duen helburuetatik oso urrun dago (%50 birziklatua 2020-rako) gaur egun birziklapen tasa %22-23 izanik.

Egoera honek denboran mantentzea (2009-tik 2014-ra) eta 2020-rako lau urte faltan, Gasteizko Udalak zergen tasa igotzeko proposamen honek, ez digu kudeaketa inguruan argi berririk ematen, soilik biztanleen artean kostearen portzentaje handiago bat beteko dugula ematen du.

Gasteizko Udalak (Gasteizko udal hondakinak kudeatzeko plan integrala 2008-2016) eta Arabako Diputazioak (Arabako Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana 2006-2016) eginiko plangintzak datorren urtean amaitzen dira eta bertan ezarritako helburuak ere ez dira beteko, besteak beste Gasteiz mailan adibidez:

– Gasteizko 2016-rako birziklapen tasa globala %45 heltzea (%50-ra ontzi arinetan edo kontenedore horikoak)

– Frakzio organikotik kalitate handiko konposta lortzeko %27,5 balorizazio minimoa lortzea

– etab.

Eta Diputazioko plangintzan ere beste hainbat.

Etxeko lanak bukatu gabe izanda Udalak hondakin zergak igotzeak zentzurik duen hala ez politikarien eskuetan utziko dugu. Politika tarifarioan eztabaidatzen jarri ez gero Zero Zaborretik sistema justuago bat aldarrikatzen dugu,  ez soilik etxebizitzako metro karratuen arabera ezarritakoa, baizik eta errentaz gain, onartu berri den Estatuko Hondakin Kudeaketaren plangintza Markoan (PEMAR) aipatzen duen bezala, beste faktore batzuk gehitzen: batik bat gehien kutsatzen duenak gehiago ordaindu dezan edo hondakinekiko jarrera jasangarriagoak agertzen duena saritu hobarien bidez.

Birziklapen maila igoz diru sarrerak handituko dira, aukera ederra Udal hondakin departamentuan enplegua sustatzeko. Auzo konpostajea, sentsibilizazio kanpainak, inspekzio sakonagoak bezalako ekintzak martxan jartzeko eta bide batez biztanleriaren artean sortutako edo sortu daitezkeen gatazkei erantzuna eman ahal izateko sortuko lirateke postu berriak.

Gure ustez, Araba zein Gasteiz hirian, 2016-ko plangintza berrietan hondakin kudeaketa berri bat garatu egin beharko litzateke. Europan zehar Zero Waste hirietan jorratzen ari diren bezala (Ljubljanan adibidez), ekonomia zirkular baterantz abiatzeko eta birziklapen tasak %75-85-ra hurbiltzeko apustu finkoa egin behar dugu.


EN EL AYUNTAMIENTO DE VITORIA HAN PROPUESTO UNA SUBIDA DEL IMPUESTO DE BASURAS

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 19 de octubre de 2015

Esta semana se ha discutido en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz sobre los impuestos municipales y hemos podido escuchar que tienen intención de subir el impuesto de basuras. Al parecer, el gobierno municipal propone una subida de entre el 6 y el 10 % para 2016 y mientras tanto, las quejas en muchos barrios de Vitoria, se hacen evidentes.

Además, como hemos venido diciendo desde Zero Zabor, la gestión de residuos del Ayuntamiento de Vitoria-Gastez se encuentra muy lejos de los objetivos que establece la Directiva Europea de Residuos (reciclaje del 50 % para 2020), estando la tasa de reciclaje actual entre un 22 y un 23 %.

El mantenimiento de esta situación en el tiempo (desde 2009 hasta 2014) y a falta de cuatro años para 2020, esta propuesta del Ayuntamiento de Vitoria de subir las tasas de los impuestos, no nos dice nada nuevo respecto a la gestión, parece que únicamente pretende que un porcentaje mayor del coste sea cubierto por los habitantes.

Los planes elaborados por el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz (Plan Integral de Gestión de los Residuos Municipales de Vitoria-Gasteiz 2008-2016) y la Diputación de Álava (Plan de Gestión de Residuos Urbanos del Territorio Histórico de Álava 2006-2016) finalizan el año que viene y los objetivos en ellos fijados no se van a cumplir, entre otros, a nivel de Vitoria por ejemplo:

– Llegar en 2016 a una tasa global de reciclaje del 45 % (50 % para envases ligeros o del contenedor amarillo).

– Conseguir de la fracción orgánica un 27,5 % de valorización mínima de compost de alta calidad.

– etc.

Y en el plan de la Diputación, otros cuantos.

Vamos a dejar en manos de los políticos el sentido que pueda o no tener la subida de los impuestos aún no habiendo terminado los deberes. Tras la discusión sobre la política tarifaria, desde Zero Zabor reivindicamos un sistema más justo, que no se establezca solo en base a los metros cuadrados de la vivienda, sino que además de la renta, a tenor de lo que se establece en el recién aprobado Plan Estatal Marco de Gestión de Residuos (PEMAR), habría que incluir: sobre todo que pague más el que más contamine o que reciba incentivos aquel que tenga actitudes más tolerables.

Aumentando el reciclaje, se incrementarán los ingresos, buena ocasión para impulsar el empleo y poner en marcha compostaje en los barrios, campañas de sensibilización, inspecciones profundas o acciones semejantes y así de paso, crear nuevos puestos para dar respuesta a los conflictos surgidos o que puedan surgir.

En nuestra opinión, en Álava como en la ciudad de Vitoria, en los nuevos planes de 2016 se debería desarrollar una nueva gestión de residuos. Como están haciendo en ciudades Zero Waste por Europa (en Ljubljana, por ejemplo), tenemos que hacer una apuesta firme por dirigirnos hacia una economía circular y por aproximarnos a tasas de reciclaje de entre el 75 y el 85 %.

Erabilitako erreferentziak / Referencias utilizadas:

Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plana / Plan de Gestión de Residuos Urbanos:

http://www.alava.net/botha/boletines/2007/037/2007_037_J.pdf

Plan Estatal Marco de Gestión de Residuos (PEMAR): http://www.magrama.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/participacion-publica/20150601pemarconsultapublica_tcm7-383820.pdf#page=1&zoom=auto,-101,768

[Berria / Noticia]: “Ljubljana; first EU capital to adopt a Zero Waste strategy” http://www.zerowasteeurope.eu/2014/09/ljubljana-first-eu-capital-to-adopt-a-zero-waste-strategy/

Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa: