Tradizioak merezi al du? / ¿Se merece esto la tradición?

TRADIZIOAK MEREZI AL DU?

2015eko abuztuak 4ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

(Abajo en castellano)

Aurten jada 58 urte betetzen dira Jose Luis Isasi eta lagun koadrila batek “Celedón” dantzan jartzen zutela abuztuaren 4ean gasteiztar guztion zoramenerako.Urte hauetan zehar hainbat aldaketa egon dira, lekua, jantzia, pertsonaia bera (Jose Luis Isasi, Enrique Orive, Iñaki Landa, Gorka Ortiz de Urbina) eta ziurrenik ospakizuna bera ere aldatzen joango da urteak aurrera pasa ahala.

Azkenengo hamarkadatan puruaren puztuarekin batera xanpaina edo burbuilak dauzkaten edariak eraman ohi dira, kanpaiek arratsaldeko 18ak jotzearekin batera, astindu eta giroa hezetzeko. Urtero ikusten ditugu plaza inguruan erori edo estropozu egin ostean, beirarekin egindako zauriak sendatzen eta gure atzetik korrika sartzen diren garbiketa taldeak. Plaza hustu eta zoru guztia zaborrez beteta azaltzen da, minutu gutxitan guk geuk sortutakoa.

Egoera honek urtero hausnarketa berbera sortzen digu. Tradizioak hau merezi al du?

Urtero, ordu beteko ospakizunean, azkar batean eta ia dena nahastuta, 15 tona zabor inguru jasotzen dira, naiz eta gehiengoa birziklagarria den (beira, plastikoa,…). Udalak garbiketa kontrataren bitartez, plaza ahalik eta azkarren txukuntzen saiatzen da, ezer gertatu ez balitz bezala. Egokiagoa litzateke, Europako Hondakin legediak dioen bezala, zabor pilo hau ekiditea, ez?

Ardura gasteiztar guztiona da eta tradizioa zentzu honetan eraldatzea ere.

Aurtengo jaietan zentzuz jokatzera eta norberaren erantzukizunari dei egitera gatoz.

Ondo pasa jaietan eta ahal den neurrian zabor gutxi sortu eta sortutakoa ondo kudeatu.


¿SE MERECE ESTO LA TRADICIÓN?

Nota de prensa del 4 de agosto de 2015 de Gasteiz Zero Zabor 

Este año se celebran 58 años desde que José Luis Isasi y una cuadrilla de amigos, ponen en danza a “Celedón” el día 4 de agosto para la locura de muchxs vitorianxs.Durante estos años ha habido muchos cambios, el lugar, el traje, incluso las personas que dan vida al personaje (José Luis Isasi, Enrique Orive, Iñaki Landa, Gorka Ortiz de Urbina) y es muy probable que el mismo acontecimiento vaya evolucionando según transcurran los años.

En las últimas décadas, a la par del encendido del puro, se ha asentado la costumbre de agitar de botellas de cava o de bebidas espumosas junto a las campanadas de las 18h de la tarde, refrescando a lxs allí presentes. Todos los años vemos alrededor de la plaza a gente atendida por caídas o cortes realizadas con el vidrio de las botellas, al igual que a una brigada de limpieza que entra a cumplir su cometido. La plaza se vacía y ahí aparece toda esa basura, generada en pocos minutos.

Esta situación nos genera la misma reflexión. ¿Se merece esto la tradición?

Anualmente se generan aproximadamente 15 Tn de residuos en una acontecimiento de una hora, donde la mayoría es reciclable sí (vidrio, plástico,…), pero que se recogen de manera conjunta en el menor tiempo posible, como si nada hubiera pasado. El Gobierno Local mediante la subcontrata de limpieza, intenta adecentar la plaza lo antes posible, como si nada hubiera pasado. ¿No sería más sensato, tal y como indica la Directiva Europea de Residuos, prevenir todas este montón de residuos?

La responsabilidad es de todxs lxs vitorianxs y la necesidad de cambiar la tradición también.

En las fiestas del 2015 os animamos a actuar con sentido común y hacemos un llamamiento a la responsabilidad individual.

Disfrutar de las fiestas y en la medida de lo posible, tratar de generar pocos residuos y de gestionar adecuadamente los generados.

Advertisements

Gardelegi edo Jundiz baino, konposta / Antes que Gardelegui o Jundiz, mejor compostamos

GARDELEGI EDO JUNDIZ BAINO, KONPOSTA

2015eko ekainak 5eko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

(Abajo en castellano)

Azken bi aste hauetan Arabako Foru Aldundia eta Koadrilen arteko hika mika latza ezagutu dugu. Denok nahi dugu gure hondakinak gainetik kendu ahalik eta merkeen. Baina zein da hondakinak tratatu barik isurtzearen benetako balioa? Zenbat balio du gure ingurumen eta osasunak? Ekologikoa den eta enplegua sustatzen duen alternatiba bat aurkezten dugu jarraian:

Oraintsu arte Koadrilen hiri hondakinen errefus-frakzioa zuzenean isuri da Gardelegin. Hemendik aurrera Jundizen kokatzen den Biocompost tratamendu mekaniko-biologikodun plantatik (TMB) igaroko dira derrigor. Azpiegitura honek hiritarrak etxean selektiboki banatu ez dituzten material birziklagarriak berreskuratzen ditu hein batetan, ez denak. Gainera “bioegonkortutako materia” sortzen du, hondakin organikoetatik abiatuta. Gogoratu behar dugu Koadrila gehienetan oraindik frakzio organikoa ez dela bereizten. Azpiproduktu hau ez da konposta, eta ondorioz ezin da modu horretan erabili, gaur egun nagusiki Gardelegin bukatzen duelarik.

EEak ezartzen du hondakin orok tratamendu bat jaso behar duela zabortegira heldu orduko. Bestela hondakin hauek lixibatuak eta negutegi efektuko gasak sortzen dituzte (metanoa), horrek dakarren ingurumen kutsadurarekin. EEak ere hondakinak tratatzerako orduan lehentasun hierarkia bat ezartzen du: 1- Prebenitu 2- Berrerabili 3- Birziklatu 4- Errekuntza 5- Zabortegia. Gaur egun, Araban, gure hondakinen %70 erarik kutsagarri eta traketsenean kudeatzen dugu: zabortegia.Zabortegia aukera txarrena izanik, zergatik ote Araban horren gutxi balio du isurtzeak (45.05 euro/Tn)?Zergatik ez ditugu sustatzen beste aukerak?

TMBan eman beharreko derrigorrezko tratamendua gain-kostu bat suposatzen du (68,56 euro/Tn). Normala da Koadrilak kexatzea. Hala ere irtenbide erreza dute: konpostajea. Izatez hainbat Udalerrik eta Batzar Administratibok dagoeneko aplikatzen dute. Burgelu, Ozeta edo Araia ditugu horren adibide.

Biohondakinak gure zarama poltsaren ia %50a suposatzen dute. Tokian toki tratatuko bagenitu, fakturaren gaineko beherapena zuzen proportzionala izango litzateke. Bestalde, jaki hondakinen etxeko bilketa selektiboak beste frakzioen gainean positiboki eragiten du: beira, papera eta ontziak. Frakzio hauek hobetzen badira, sortutako irabaziak handiagoak izango dira Koadrilarentzat. Kamioien frekuentzia jaitsi eta enplegu berdea sortzen da gainera, konposta teknikariak kasu (Ozaeta). Lorturiko azpiproduktua lehen mailako konposta da, ongarri ekologikoa, gure ortu eta soroetan aplikagarria. Ezin hobeto!Gainera gure birziklatze tasak ikaragarri igoko lirateke!

Alternatiba zeharo xamurra da beraz. Araba Lurralde Historikoko Hiri Hondakinak kudeatzeko 2006-2016 Planean jasotzen dena garatzea besterik ez dugu: Nekazal izaera duen guru lurraldean kalitatezko etxeko konpostajea ezarri alegia. Inoiz gauzatuko ez dituzten Planak sortzen dituzten politikariak jasan ezinak dira?  Materia organikoa %60ean ura da. Gasolina ordaintzen dugu ura garraiatzeko! Zentzudunak izan gaitezen, adinekoei galdetu nola egin dute beti, konposta erreza da egiten, eta gainera merkea, polita eta ona.


ANTES QUE GARDELEGUI O JUNDIZ, MEJOR COMPOSTAMOS

Nota de prensa del 5 de junio de 2015 de Gasteiz Zero Zabor 

Estas últimas semanas venimos asistiendo a un importante rifirrafe entre las Cuadrillas y la Diputación Alavesa. Todos queremos librarnos de nuestros residuos lo másbarato posible. ¿Pero cuál es el verdadero coste de verter los residuos sin tratar? ¿Cuánto vale nuestro medio ambiente y salud? Presentamos aquí una alternativa ecológica y generadora de empleo:

Hasta ahora la fracción resto de los residuos urbanos de las Cuadrillas se ha vertido directamente a Gardelegui. De aquí en adelante deberán pasar por la planta de tratamiento mecánico-biológico (TMB) Biocompost ubicada en Jundiz. Esta infraestructura recupera parte de los materiales reciclables que los ciudadanos no han separado selectivamente en casa;parte, no todos. Además genera “material bioestabilizado” a partir de los residuos orgánicos. Cabe recordar que en la mayoría de las cuadrillas no se separa la fracción orgánica todavía. Este subproducto no es compost y por tanto no se puede usar como tal, por lo que hoy en día acaba en Gardelegui mayoritariamente.

La UE establece que todo residuo debe ser tratado antes de llegar al vertedero. De otra forma estos residuos generan lixiviados y gases de efecto invernadero (metano) con su consiguiente impacto ambiental. La UE también establece una jerarquía de preferencia a la hora de tratar estos residuos: 1- Prevenir 2- Reutilizar 3- Reciclar 4- Valorizar 5- Vertedero. Hoy en día en Álava tratamos el 70% de nuestros residuos de la forma más desaconsejada y contaminante: el vertedero. ¿Por qué en Álava cuesta tan poco el vertido (45.05 euros/Tn)  si es la opción más desfavorable? ¿No se debería desincentivar frente a otra alternativas?

El tratamiento obligatorio en la TMB supone un sobrecoste (68,56 euros/Tn). Es normal que las Cuadrillas se quejen. Pero la solución es bien sencilla, y varios municipios y Juntas Administrativas alavesas ya la aplican: el compostaje. Elburgo, Ozaeta o Araia son un ejemplo.

Los bioresiduos suponen casi un 50% de nuestra bolsa de basura. Si los tratamos in situ, la reducción en la factura será directamente proporcional. Por otro lado la separación en origen de los restos de comida repercute favorablemente sobre las otras fracciones: vidrio, papel y envases. Si estas fracciones mejoran, los ingresos que generan serán más elevados para la Cuadrilla. Además se reduce la frecuencia de los camiones y se genera empleo verde, como la contratación de técnicos en compostaje (Ozaeta). El subproducto que logramos es compost de primera calidad, abono ecológico, aplicable en nuestros huertos y piezas. ¡Mejor imposible!¡Por no hablar de las tasas de reciclaje, se dispararían!

La alternativa es bien sencilla pues. Solo hay que desarrollar lo que se recoge en el Plan de Gestión de Residuos Urbanos del Territorio Histórico de Álava 2006-2016: Implantar el compostaje doméstico de calidad a toda escala dado el carácter agrícola de nuestra provincia. ¿Por qué tenemos políticos especialistas en generar Planes que nunca ejecutan? La materia orgánica es un 60% agua. ¡Estamos pagando gasolina para transportar agua! Seamos inteligentes, preguntemos a nuestros mayores como han hecho siempre, el compostaje es fácil, y además bueno, bonito y barato.


Agerpenak komunikabideetan / Apariciones en prensa:

Captura

  • Gara

gara

Elkarrizketa Cadena Ser-en (maiatzak 11) / Entrevista en Cadena Ser (11 de mayo)

Gasteiz Zero Zabor-eko bi partaideen elkarrizketa hemen entzungai / La entrevista de dos integrantes de Gasteiz Zero Zabor disponible aquí:  http://cadenaser.com/emisora/2015/05/11/ser_vitoria/1431347549_957484.html

1431347549_957484_1431348302_noticia_normal

Beste agerpenak komunikabideetan / Otras apariciones en prensa:

Gasteiz Zero Zabor hondakinen kudeaketaren inguruko kontzientzia kritikoa sortu nahi du hirian (El correo)

http://www.elcorreo.com/alava/araba/201505/06/gasteiz-zero-zabor-hondakinen-20150505084934.html

“Green Capital izena harro eramaten duen hiri batek geldiezineko erronka behar du bere eskakizun ekologikoa mantentzeko. Ideia horrekin aurkeztuko da ostegun honetan Gasteiz Zero Zabor eragilea publikoki. Goizeko 11.30tan izango da Andra Mari Zuriko plazan”.

Ostegunean Zero Zabor taldearen aurkezpen publikoa / El jueves presentación pública del grupo Zero Zabor

Flota de segunda mano para Gasteiz (noticias de Álava): http://www.noticiasdealava.com/2015/05/05/araba/flota-de-segunda-mano-para-gasteiz

“Toque de atención. Si se le pregunta al común de los ciudadanos de Gasteiz por el reciclaje en la capital alavesa, la mayoría dirá que la ciudad se mueve en porcentajes muy positivos, que hay conciencia medioambiental a ese respecto y que la Green Capital puede defender con orgullo el título que se le concedió en 2012. Sin embargo, la realidad dice que Gasteiz lleva años estancada en unos porcentajes de reciclaje del 23%, cuando en ciudades como San Francisco o Turín han llegado a cotas del 60%. Para dar a conocer estos datos y llamar a la conciencia tanto de los ciudadanos como de los partidos políticos ha nacido la plataforma Gasteiz Zero Zabor, formada por un grupo de vitorianos que lleva varios meses reflexionando sobre el reciclaje en la capital alavesa y que exigirá este jueves a los candidatos a la Alcaldía que se comprometan a salir de ese estancamiento para tender hacia el objetivo de la basura cero”.