Birziklapenaren Munduko Eguna / Día Mundial del Reciclaje

Gaur, maiatzak 17, Birziklapenaren Munduko Eguna ospatzen da… Herrialdeko datuei erreperatuz gero, non %23 inguru birziklatzen den, argi daukagu hobetzerik badagoela. Poltsaren %80 baino gehio konpostagarria edota birziklagarria da, alegia.

Hoy, 17 de mayo, se celebra el Día Mundial del Reciclaje… Si atendemos a los datos el territorio, donde se recicla alrededor del 23 %, tenemos claro que hay margen de mejora, dado que más del 80 % de la bolsa es compostable o reciclable.

zz

 

Advertisements

Gasteizko udal taldeekin egindako bileren balorazioa / Valoración de las reuniones con los grupos políticos del Ayuntamiento

Gasteizko udal taldeekin egindako bileren balorazioa

2016ko martxoak 11ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

Pasaden otsailaren 19an, prentsaurreko batean, Gasteiz Zero Zabor plataformakook Gasteizko Udal Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren (2008-2016 urte bitartekoa) balorazio publiko bat egin genuen txosten bat aurkeztuz, http://www.gasteizzerozabor.wordpress.com web-orrialdean ikusgai dagoena. Bertan, planak porrot egin zuela eman genuen aditzera, ez baita planaren laurden bat ere bete. Planaren balorazioarekin batera Udaletxeko talde politikoekin batzartuko ginela adierazi genuen, talde politikoen balorazioa jakiteko asmoz eta gaur arte eraman duten kudeaketa politika lehen eskutik jakiteko asmoz. Izan ere, Udalerriaren egungo egoera kaxkarra eta gaiaren inguruan dagoen isiltasun eta ezagutza eza arduraturik baitauzka.

Bi aste hauetan talde politiko guztiekin batzartu gara. Planaren ez betetzea izanda ere, jarrera positiboarekin joan izan ginen bileretara eta onartu beharra daukagu gaiarekiko talde politiko guztien aldetik jarrera aktibo eta positiboa nabaritu izan dugula, gure ardura konpartituz. Dena dela, haien balorazio propioaren faltan, egiten dutenean gurea baliagarri eta lagungarri izango dutelakoan gaude. Beraz, esan dezakegu haien partetik interesa egon zela eta lanerako sintonia bat topatu genuela; hortaz, badaukagu elkarrekin lana egiterik, jakinda dakigun bezala lan handi eta garrantzitsua daukagula aurretik. Zero Zabor filosofian ere adostasun dezente aurkitu genuen, eta, eztabaidak eztabaida, puntu amankomun asko ere topatu genituen.

Irakurketaz gain, konpromiso batzuk luzatu genizkien Eusko Jaurlaritzako eta Europako plan eta legediak bete daitezen, oro har:
1.- Biztanleko hiri-hondakinen sortzea 350kg/biz/urtera murriztea, 2020 urterako.
2.- Europako Hondakinen Zuzentarauak berak markatzen dituen birziklapen tasak lortzea, %50 2020 urterako.
3.- Materia organikoaren bilketa behartua ezartzea hiri osoan ganorazko kudea baten bidez.
4.- 2016. urterako Gardelegin hiri-hondakin solido birziklagarri edo balorizagarrien isurketak ekiditea.
5.- 2025. urterako Gardelegiren itxiera eta berreskurapen paisajistikoarekin hastea 2030 urtean amaituz.
6.- Gardentasun erreal baten konpromisoa eta sistema berriak herritarron adostasuna lortzea.

Horrela, hitzetatik harago, praktikan helburu horietara zuzendutako politikak egin daitezen. Konpromiso guzti hauekiko aldekotasuna ere antzeman genuen ordezkari guztien aldetik,
konpromiso bakoitzaren osotasunean ez bada, bai bakoitzaren oinarrian, hala nola oinarri hauek Plan berrian garatzeko prestutasuna adieraziz.

Hori esanik, gu prest izango gara jarraipen bat egiteko eta lanean jarraitzeko, horren adibide luzatu genizkien hainbat proposamen, oro har:
1.- Prebentzio ekintzatan esfortzu ekonomiko handiagoa egitea.
2.- Materia organikoaren birziklapen tasak hobetzeko auzo-konposta guneak martxan jartzea.
3.- Formazio eta sentsibilizazio kanpainak gehiagotan egitea.
4.- Berrerabilpen eta birziklapen planta txikik Distritoka kudeatzeko.
5.- Udal Ordenantzaren eguneratzea eta betetzeko neurriak hartzea.
6.- Hondakinen behatoki bat sortzea gai horren inguruan Udalaren lana fiskalizatzeko.
7.- Fiskalitate berdean aurrerapausoak ematea.

Bestalde, haien aldetik, gure interesa eskertu ziguten, parte-hartze eremuetan gure alea jartzeko gonbitea eginez. Bestetik, Gasteiz Zero Zabor Plataformatik eramandako eskaeren inguruko aldeko jarrera ikusita eta talde politiko batek baino gehiago egindako proposamena izanda, “Hondakinen kudeaketa on baterako karta”ren egitasmoa gure egiten dugula adierazten dugu. Non talde politiko ezberdinak baino, Udaletxea instituzio bezala hondakinak eta hauen kudeaketa praktika guztietarako printzipio gisa oinarri nagusiak barnebilduko zituen adostasun karta baten zehaztearen proposamena hain zuzen.

Bukatzeko, aurrerantzean Gasteiz Zero Zabor plataformak hondakinen gaiaren inguruan lanean jarraituko duela adierazi genien, gure hiria zero zabor bidean jartzeko nahian: nola prebentzioan, hezkuntzan eta sentsibilizazioan garrantzia jarriz; hala kudeaketan, kritikak eta ekarpenak eginez. Izan ere, plan berria egiteko dago (2017. urterako) eta martxan jartzeko garaia da, eta albait lasterren hastea hobeto izango baita. Adi bezain lankide izango gara gu, guztion artean hurrengo plana arrakastatsua izan dadin.


Valoración de las reuniones con los grupos políticos del Ayuntamiento

Nota de prensa del grupo Gasteiz Zero Zabor del 11 de marzo de 2016

El pasado 19 de febrero mediante una rueda de prensa, los miembros de la plataforma Gasteiz Zero Zabor realizamos nuestra valoración pública del Plan Integral de Residuos Municipales de Vitoria-Gasteiz (2008-2016) presentando un dossier que se puede consultar en nuestra página web: http://www.gasteizzzerozabor.wordpress.com. En ésta, constatamos el fracaso del mismo, ya que no se ha cumplido ni una cuarta parte. Junto con esta valoración, anunciamos que nos reuniríamos con los distintos grupos políticos del Ayuntamiento para conocer sus valoraciones y la gestión realizada por éstos de primera mano. Puesto que, teniendo en cuenta la mala situación, estamos preocupados por el silencio y la falta de conocimiento existente.

En estas semanas, nos hemos reunido con todos los grupos políticos del Ayuntamiento. Aún sabiendo del incumplimiento general del Plan, hemos acudido a estas reuniones con un actitud positiva, y hemos de reconocer también que por parte de los distintos grupos políticos, hemos recibido la misma actitud activa y positiva, compartiendo nuestras preocupaciones. Con todo ello, y a falta de una valoración por parte de los grupos políticos, creemos que cuando la realicen la nuestra puede ser de ayuda. Por tanto, podemos decir que hubo interés de su parte y se creó una atmósfera de trabajo, con lo que podemos trabajar juntos sabiendo el inmenso e importante trabajo que tenemos por delante. También encontramos bastante conformidad con los postulados de la filosofía de Residuo Cero, y exceptuando pequeñas diferencias, dimos con muchos puntos en común.

Más allá de nuestra de lectura, les hicimos llegar unos compromisos para que se cumpla con la propia legislación y planes, tanto del Gobierno Vasco como de la Unión Europea, a saber:
1.- Reducir la generación de residuos urbanos a 350kg/habitante/año para 2020.
2.- Cumplir con las tasas de la Directiva de Residuos Europea, 50% para el 2020.
3.- Establecer la recogida selectiva obligatoria de materia orgánica de manera eficaz a toda la ciudadanía.
4.- Evitar la eliminación/deposición de materiales reciclables o valorizables procedentes de residuos urbanos en Gardelegui para el 2016.
5.- Adelantar el cierre de Gardelegui y su recuperación paisajística para el 2025.
6.- Compromiso de una transparencia real y que los nuevos sistemas a implantar reciban la conformidad de la ciudadanía-

De esta manera, más allá de las palabras, se podrán realizar políticas dirigidas a cumplir con los objetivos marcados. La conformidad de cara a estos compromisos, con pequeñas diferencias en el desarrollo de los mismos, pero fué general en sus conceptos, comprometiéndose a desarrollarlos en el próximo Plan.

Dicho esto, nosotros estamos dispuestos a hacer un seguimiento y seguir trabajando para una gestión adecuada de los residuos. Ejemplo de ello fueron las diferentes propuestas que les hicimos:
1.- Hacer un esfuerzo mayor en las acciones preventivas de generación de residuos.
2.- Poner en marcha proyectos de compostaje doméstico y comunitario para lograr una mayor tasa de reciclaje en materia orgánica.
3.- Hacer más campañas de formación y sensibilización.
4.- Poner plantas de reutilización y reciclaje municipales en cada Distrito de la ciudad.
5.- Actualizar la Ordenanza Municipal de limpieza, recogida y transporte de residuos y tomar medidas para su cumplimiento.
6.- Crear un Observatorio de Residuos para hacer un seguimiento del trabajo del Ayuntamiento.
7.- Avanzar en la fiscalidad “verde”.

Por otra parte, nos agradecieron nuestra participación e interés en las políticas de residuos, y nos invitaron a participar en los distintos foros de participación. Además, y en esta misma línea, más de un grupo político nos propuso la creación de una “Carta de Gestión Adecuada de los Residuos”, propuesta que compartimos y mediante la cual, se posibilitaría que más allá de los partidos políticos, sería el propio Ayuntamiento como institución quien fijaría unos principios que marcarían toda acción que se llevará a cabo en la gestión de los residuos en el municipio de Gasteiz.

Para terminar, les expresamos nuestra disposición firme de seguir trabajando los temas de residuos con la intención de poner a Vitoria-Gasteiz en camino del residuo cero: tanto en prevención, haciendo hincapié en la educación y sensibilización; como en la gestión, haciendo críticas y aportaciones. Todo esto con vistas al nuevo Plan (debe estar en marcha para 2017), el cual todavía no se ha empezado a trabajar y sería conveniente hacerlo cuanto antes. Nosotros, por tanto, estaremos atentos y dispuestos para que el próximo plan sea un éxito.

Hala Bedi Kantoia saioan elkarrizketa / Entrevista en el programa Kantoia de Hala Bedi

Hala Bedin egindako elkarrizketa Zero Zabor filosofiaren inguruan eta gaur egun existitzen den problematikaren inguruan Dani Zuazagoitia gure kidearekin.

Entrevista en Hala Bedi de la mano de nuestro compañero Dani Zuazagoitia en torno a la filosofía cero residuos y a la problemática actual.

http://halabedi.eus/2015/10/27/dani-zuazagoitia-gasteizen-azken-5-urteetan-birziklaia-tasa-estankatu-egin-da/