Tradizioak merezi al du? / ¿Se merece esto la tradición?

TRADIZIOAK MEREZI AL DU?

2015eko abuztuak 4ko Gasteiz Zero Zabor taldearen prentsa oharra

(Abajo en castellano)

Aurten jada 58 urte betetzen dira Jose Luis Isasi eta lagun koadrila batek “Celedón” dantzan jartzen zutela abuztuaren 4ean gasteiztar guztion zoramenerako.Urte hauetan zehar hainbat aldaketa egon dira, lekua, jantzia, pertsonaia bera (Jose Luis Isasi, Enrique Orive, Iñaki Landa, Gorka Ortiz de Urbina) eta ziurrenik ospakizuna bera ere aldatzen joango da urteak aurrera pasa ahala.

Azkenengo hamarkadatan puruaren puztuarekin batera xanpaina edo burbuilak dauzkaten edariak eraman ohi dira, kanpaiek arratsaldeko 18ak jotzearekin batera, astindu eta giroa hezetzeko. Urtero ikusten ditugu plaza inguruan erori edo estropozu egin ostean, beirarekin egindako zauriak sendatzen eta gure atzetik korrika sartzen diren garbiketa taldeak. Plaza hustu eta zoru guztia zaborrez beteta azaltzen da, minutu gutxitan guk geuk sortutakoa.

Egoera honek urtero hausnarketa berbera sortzen digu. Tradizioak hau merezi al du?

Urtero, ordu beteko ospakizunean, azkar batean eta ia dena nahastuta, 15 tona zabor inguru jasotzen dira, naiz eta gehiengoa birziklagarria den (beira, plastikoa,…). Udalak garbiketa kontrataren bitartez, plaza ahalik eta azkarren txukuntzen saiatzen da, ezer gertatu ez balitz bezala. Egokiagoa litzateke, Europako Hondakin legediak dioen bezala, zabor pilo hau ekiditea, ez?

Ardura gasteiztar guztiona da eta tradizioa zentzu honetan eraldatzea ere.

Aurtengo jaietan zentzuz jokatzera eta norberaren erantzukizunari dei egitera gatoz.

Ondo pasa jaietan eta ahal den neurrian zabor gutxi sortu eta sortutakoa ondo kudeatu.


¿SE MERECE ESTO LA TRADICIÓN?

Nota de prensa del 4 de agosto de 2015 de Gasteiz Zero Zabor 

Este año se celebran 58 años desde que José Luis Isasi y una cuadrilla de amigos, ponen en danza a “Celedón” el día 4 de agosto para la locura de muchxs vitorianxs.Durante estos años ha habido muchos cambios, el lugar, el traje, incluso las personas que dan vida al personaje (José Luis Isasi, Enrique Orive, Iñaki Landa, Gorka Ortiz de Urbina) y es muy probable que el mismo acontecimiento vaya evolucionando según transcurran los años.

En las últimas décadas, a la par del encendido del puro, se ha asentado la costumbre de agitar de botellas de cava o de bebidas espumosas junto a las campanadas de las 18h de la tarde, refrescando a lxs allí presentes. Todos los años vemos alrededor de la plaza a gente atendida por caídas o cortes realizadas con el vidrio de las botellas, al igual que a una brigada de limpieza que entra a cumplir su cometido. La plaza se vacía y ahí aparece toda esa basura, generada en pocos minutos.

Esta situación nos genera la misma reflexión. ¿Se merece esto la tradición?

Anualmente se generan aproximadamente 15 Tn de residuos en una acontecimiento de una hora, donde la mayoría es reciclable sí (vidrio, plástico,…), pero que se recogen de manera conjunta en el menor tiempo posible, como si nada hubiera pasado. El Gobierno Local mediante la subcontrata de limpieza, intenta adecentar la plaza lo antes posible, como si nada hubiera pasado. ¿No sería más sensato, tal y como indica la Directiva Europea de Residuos, prevenir todas este montón de residuos?

La responsabilidad es de todxs lxs vitorianxs y la necesidad de cambiar la tradición también.

En las fiestas del 2015 os animamos a actuar con sentido común y hacemos un llamamiento a la responsabilidad individual.

Disfrutar de las fiestas y en la medida de lo posible, tratar de generar pocos residuos y de gestionar adecuadamente los generados.