Gauzen historia / La historia de las cosas

The Story of Stuff (Annie Leonard)

Sistema linealetik sistema zirkularrera, eraldaketa posiblea da:

euskera

Del sistema lineal al sistema circular, la transformación es posible:

castellano

Advertisements

Hitzaldia Aldaben / Charla en Aldabe

Ald

Gasteiz Zero Zabor taldeko lehen ekimena Aldaben burutu zen abenduaren 3an. Hitzaldia hiru ataletan banatu zen:

1. Zero Zabor filosofia eta ekonomia zirkularra:

Gasteiz 0 waste, GREENdu zure zaborra

Jakina da ardo kupelean bakterioek hartzidura alkoholikoa egiten dutela. Mahatsaren azukrea jan eta alkohola sortzen dute hondakin. Hondakin horren kontzentrazioa % 12ra hurbiltzean, geratu ordez, aurrera segi eta euren kakan itotzen dira. Hortik dator ardoaren graduazio alkoholikoa. Ustiapen-kontsumo-zaborreria eredu lineal horretan, gizakiok modu berean jokatzen dugu. Green Gasteizek ere kupelaren antza dauka, eta gu legamia gara.

Euskaldunok gure planeta eta halako bi gehiago behar ditugu gure “beharrak” asetzeko. Horrela jarraituz gero, Ama Lurrari aurki esnea bukatuko zaio. Berriztagarriak ez diren baliabideak esplotatzen ditugu, eta, hauek birziklagarriak badira ere, zabortegietan metatzen ditugu, edo erre. Askoren ustez etorkizuneko harrobiak. Etxeko zarama poltsaren karakterizazioa eginez gero, ikusiko genuke pisutan % 85 birziklagarria dela: materia organikoa % 45, ontzi arinak % 15, kartoia eta papera % 15 eta beira % 10. Beste % 15a ezin da birziklatu, sortu duenak, hortaz, zer edo zer txarto egin du. Hiri hondakinak, gizarte modernoaren efizientzia eza eta porrotaren isla dira.

Udaletxeko datuek esaten dute azken sei urteetan %23 birziklatzen dugula, ez da hazi ez murriztu. Asko? Gutxi? Berri askotan Gasteiz hondakinen kudeaketa eta tratamenduan eredutzat jartzen da. Datuak hor daude baina. Gainontzeko % 77a nora doa beraz? Zabortegira halabeharrez, Gardelegira hain zuzen ere. Arraroa batzuk Gasteizko Mendiak parke natural bihurtu nahi izatea eta, aldi berean, zabortegi horren bizi iraupena etengabe luzatzea.

Europatik haize berriak datoz bestalde, ekonomia zirkularra, baliabideen efizientzia, enplegu berdea, baita hondakinen tratamenduan hierarkia bat: (1) Prebentzioa, (2) Berrerabilpena, (3) Birziklapena, (4) Balorizazio energetikoa, (5) Zabortegiak. Datuak ikusita, esango nuke Gasteizen hierarkia hau aldrebes ulertu dugula; izan ere, gutxien erabili behar genuen tratamendua (zabortegia) era masiboan erabiltzen dugu. Gure zabortegiari itxiera eguna jarri beharko zaio, ezta?

Gasteizko egoera garratza da, materia organikotik eratorritako konposta % 1 da soilik. Jundizen kokatzen den Biocompost plantak gaitasuna dauka soberan ditugun patata azalak, arrain hezurrak eta kafea konpost bihurtzeko. Egoera irauli egin beharko da urte gutxitan, Europako Batzordeak hala aginduta. Nola lortu sukaldeko biohondakin guztiak konpost bihurtzea? Lautadako gure nekazariek ongarri horiek besoak zabalik hartuko lituzkete!

Hiriaren metabolismoa aldatu beharra dago, linealetik zirkularrera. Posizio berri batera salto egin: zero zabor. Mundu mailan udal, hiri eta herri askok Zero Zabor ikuskera aitortu dute: 20 urtetan zaborra desagertzeko estrategia, helburu goizalea denbora erreal batean. Hor daukagu Eskoziako eredua, Katalunia, Italia edota San Frantzisko hiria, 800.000 biztanle eta % 72 birziklatzen.

Hau guztia lortzeko, ezinbestekoa da guztion ekarpena. Lehenik eta behin, murriztu: hondakinik onena sortzen ez dena delako. Bigarrena, bananduta erosten badugu zergatik etxean nahastu? Bestalde, azpiegiturak egokitu, bilketa sistemak hobetu, edukiontzi grisa mugatu eta birziklatze helburu ausartak adostu. Modu berean, hezkuntzan sakondu – Ibaiondo ikastola aitzindaria da horretan-. Azkenik, ekodiseñoan inbertitu -20 madalena jan eta 25 bilgarri batu?- eta berrerabilpena sustatu -Araba Esnea proiektuan, zenbat tetra-brick aurreztu genituen?-

Gasteiz garbiago baten alde, GREENdu dezagun gure zaborra.

Sinatzaileak: JOSU LINAZA, ENRIQUE LOPEZ, AMANKAY VILLALBA, MIKEL SANTA ENGRACI, DANI ZUAZAGOITIA

2. Hondakin orgaikoen kuduaketa Elburgon: Proyecto de compostaje, Ayuntamiento de Elburgo, 2005-2012

3. Konpostajea Barrundian: El compostaje o cómo generar menos basura en Barrundia